Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako Etorkizuna Eraikiz ekimenean lan egiten du Agirre Lehendakaria Centerrek. Gipuzkoa esperimentazio aurreraturako gune gisa aurkezten da, identifikatu diren bi misio nagusitan: elikadurarena eta mugikortasunarena. Agirre Lehendakaria Centerrek bi misio horietan aldundiak dituen bi enpresa bidelagunek egindako lanari, Idom eta AZTI, ekarpen bat egiten dio. Beste artikulu honetan prozesu honetan garatutako mapatze lanari buruz aritu izan ginen. Oraingoan narratiben entzute prozesuaz arituko gara.
Narratiben entzute prozesu eta analisia
Informazioa biltzeko, hainbat entzute kanal erabili dira. Entzuteko prozesua 2022 urte bukaeran hasi zen martxan elikadura misioaren inguruan eta hainbat etapatan garatu da.
Lehen urratsean, elkarrizketa azkarrak eta talde eztabaidak egin ziren hasierako narratibak antzemateko. Ondoren, parte-hartzaileen sarea zabaldu zen elur-bola efektuaren bidez, hau da, hasierako parte-hartzaileek gomendatutako kontaktu berriak gehituz eta prozesuari entzute kanal ere gehituz, bai lehe mailako iturriei zegozkienak eta baita bigarren maila bateko iturriak ere.
2023 urtean martxan jarritako entzute kanal ezberdinen artean aipagarria da Life Journey izeneko metodologian oinarritutako entzute kanala ere abian jarri dela. Life Journey metodologiari dagokionez, bai mugikortasunari eta baita elikadura jasangarriaren misioentzat esanguratsua den informazioa jaso ahal izan da urtean zehar kanal berri honi esker.
Segimendu horiei esker, mugikortasun eta elikadura-portaerei buruzko informazioa lortu da, eta pertsona eta kolektiboen diskurtsoekin batera haien portaera eta dinamikak jaso dira, behaketa, argazki eta bideo oharren bidez besteak beste. Horrela, egiaztatu ahal izan da esaten dutena eta egiten dutenaren arteko aldea.
Horrez gain, metodologia honi esker, ordu batzuk igaro ahal izan dira pertsona hauekin eta elkarrizketaren “tonoa” aldatzeko denbora eman du, sakonean dauden pertzepzioetara iristeko aukera gehiago izanez eta elkarrizketa izan bitartean praktikan egiten ari diren horren inguruan interrogatuz eta interpelatuz. Era honetan, lurraldeak dituen behar eta erronken muinera eta hauen ulermen sakonetik gertuago kokatzen gara.
Datuak
Segimendu eta elkarrizketa hauetan 65 pertsona edo erakunderekin hitz egin da zuzenean eta hauetatik 26 pertsonari eguneko segimendua egin zaio. Elkarrizketa hauetako transkribapenetatik (eta interpretazio saioetan jasotako entzuketatik) 738 aipu klabe atera dira eta aipu bakoitzari narratiba analisi bat egin zaio erronka, barrera, aukera, erreztailea edo botere dinamika bati erreferentzia egiten dion ikusteko eta era berean, narratiben arteko antzekotasun, desberdintasun, narratiba tipo batzuen frekuentzia, kausa-ondorio eta beste hainbat irizpideren arabera analizatu dira. Horrez gain, bigarren mailako 93 informazio iturri jaso dira; txostenak, komunikabide edo sare sozialetatik eratorritakoak, argazki edo behaketak eta abar izan dira informazio iturri hauek jasotzeko kanalak.
Perfil etnografikoak narratiben patroiak erakusteko
Jasotako informazio guzti honekin, narratiben analisi orokor bat burutu da lurraldean dauden azaleko, ezkutuko eta metanarratibak ezagutzeko.
Informazio guzti hau narratiben patroiak egiteko erabili da, eta perfil etnografiko bidez bisualizatu dira, pertsonek errealitate berdina era oso ezberdinetan pertzibitzen dutela islatuz horrela. Ez dira behin betiko profilak, baizik eta etengabe eguneratzen direnak, entzutean sakonduz eta talde eztabaidetan interpretatuz (esperimentazio taldeak erabili dira kontrastea egiteko lehen ariketa bezala). Lurraldeak bizi dituen desberdintasun eta antzekotasun horiek perfil etnografikoen azpian irudikatzen dira.
Ezaugarri hauek dituzte perfil etnografikoek:
- Profil hauek errepikatzen diren narratibak adierazten dituzte.
- Profilak narrazioen azterketan oinarritzen dira. Ez dira datu demografikoetan edo analisi kuantitatiboetan soilik oinarritzen: hautemate-, portaera- eta pentsamendu-eredu bateratuak adierazten dituzte.
- Profil/pertsona horiek adin-aniztasuna, gizarte-jatorria eta lanbidea pertsona-talde gisa irudikatzen saiatzen dira. Izena, aurpegia eta lanbidea/sektorea jartzen diegu, gutxi gorabehera modu adierazgarrian, baina eremu jakin batzuei buruzko narratibak (enplegua, kultura, zerbitzuak) ez dira soilik eremu horretara mugatzen. Adibidez, kontsumitzaileen narratibak (lehen perfila), emakume gazte batena izanagatik bertan adierazten diren pertzepzioak pertsona helduagoenak ere badira, baita gizonenak ere, edo eta lehen sektorean lan egiten duten baserritarrenak. Izan ere, horietako askok hautemandako aukerak eta erronkak partekatzen dituzte.
- Profil bakoitzak azpian ideia giltzarri bat du, hautemandako aukera eta erronka multzo bat eta aipu garrantzitsu bat
- Informazio horrek guztiak pertzepzioak adierazten ditu. Horrek esan nahi du ez dutela zertan ados egon behar lurraldeari buruz dauden datu objektiboekin, eta, batzuetan, elkarren kontra ere egon daitezkeela. Hala ere, narratiba horiek guztiek eragina dute eta, azken batean, inguruko jardueren arrakasta/porrota baldintzatzen dute.
Narratibek adierazten digutena
Entzute prozesu honetan lortutako adierazpenek narratiba ezberdinak erakusten dituzte.
Hemen horien laburpena:
Gizartea ez dago prest jasangarritasunaren alde erosotasunari uko egiteko
"Creo que la gente está dispuesta siempre y cuando no les suponga un gran esfuerzo.
Por un lado, que no repercuta mucho al bolsillo, y por el otro lado que no rompa tu rutina.”
Perfil honek elikadura eta mugikortasun arloei, biei erantzuten die. Izan ere, orokorrean dugun gizarte ereduaz kexu da Josune eta aditzera ematen du dugun gizarte eredua birplanteatu beharra dagoela. Gaur egun, jadanik ez dago ezertarako astirik dugun bizi erritmoaren eraginez, eta horrek mugikortasunean eragiten du baina baita sukaldean ere eta dio jadanik ez dagoela apenas denborarik sukalderi dedikatzeko. Aukera bezala ikusten ditu belaunaldi berriak, kontzientzia altuago dutelakoan eta bertako ekoizle eta komertzio txikiak laguntzeko beharra ere azpimarratzen du.
Irtenbidea produktuen eta prezioen kontsumoaren erregulazioa da
“Hay gente que le da igual y gente que tiene muy en cuenta. Si gravasen lo que supone un perjuicio para todos, los que no lo hacen lo harían por la pasta.”
Elikagaien prezioa jotzen du bertako produktuak gehiago kontsumitzeko oztopo gaindiezina eta erosteko ahalmenari estuki lotua dagoela uste du. Zentzu horretan, ardura osoa administrazio edo bestelako agenteen esku kokatzen du, eta kontsumitzaileak esfortzurik suposatu ez dakien eszenatokitara bideratu behar direla dio. Erregulazioan aldaketak ere aukera bezala planteatzen ditu bertako produktuen merkatze edo kanpokoen garestitzeari begira.
Errealitatea ez dator bat baserritarren eta gertutasunaren idealarekin: produktuen %90 inportatzen dugu
"Gipuzkoa no es un territorio autosuficiente, solo en huevos, pollos y en pescado (conservas). En el resto de cosas, el 90% de la alimentación es importada. Eso choca con esa idea “romántica” del baserritarra, de ese producto de cercanía".
Bertako eligaien inguruan saltzen den irudia eta errealitatea ez datozela bat adierazten du Carmenek eta elikadura industriarentzat laguntza gehiago eskatzen du. Erronka bezala planteatzen du koordinazioan hobetzea batetik, eta sortzen diren produktu berrien inpaktu sozial eta ingurune-inpaktua hasieratik bertatik neurtzea bestetik. Horrez gain, bi aukera nagusi aipatzen ditu perfil honek: dauden laguntza eta inzentiboetara iristeko erraztasunak ematea eta dauden ziurtagiriak argiak eta estandarizatuak izatea.
Gipuzkoako eskualde batzuetan ezinezkoa da autorik gabe bizitzea
“Nik gaur egun ezin dut bizi kotxe barik. Ordutegi malgurako aukera daukagu, kotxea daukagulako. Autobusarekin zailagoa litzateke kontziliatzea.”
Ander Debagoienako bailarako herritarra da eta kexu da eskualdeak Gipuzkoako beste lurralde batzuekin dituen konexioez. Garraio publikoaren hobekuntza da erronka nagusia horretarako bere ustez, bai dauden egiturei dagokienean eta baita gaur egungoak eskaintzen dituen ordutegi eta maiztasunei dagokionean ere. Dena den, perfil proaktiboa da Ander eta bizi estilo aldaketa baten beharraz mintzo da. Horrekin batera, bizikletaren erabilera handitzea ere eskatzen du, baina ez paseoak emateko aisialdi eremu gisa baizik eta mugikortasun azkar eta efiziente baten alternatiba bezala.
Baserritarrentzako lan baldintzak eskasak dira, horrek hobera egiten ez badu, ezin da iraunkortasunaz hitz egin
"Cuando los productores ecológicos en Guipúzcoa, la gran mayoría no están llegando al salario mínimo interprofesional, pues ya me dirás. Ese modelo no es sostenible y puede que estén haciendo un producto o unos alimentos muy saludables, pero ese modelo económico, ese modelo de alimentación, no es sostenible".
Perfil honek dio baserritarren lan baldintzak hobetzea lehentasun nagusi izan beharko litzakela. Oinarrizko erronka belaunaldi aldaketaren falta da, ez dator jende gazterik jubilatzen direnak ordezkatzera eta ogibideak ez dauka apenas prestigiorik gizartean. Administrazio publikoak gai honetan inplikatu beharra daukala dio, eta erabaki garrantzitsuak hartzeko unea dela, izan ere gero eta jende eskasi gehiago egongo da lehen sektorera dedikatzen dena. Bi aukera planteatzen ditu. Batetik, produktu lokala zein den argi utzi eta erregulazio amankomun bat sortu horren inguruan eta dagoen produktu eta kontsumoa baloratzea eta bultzatzea.
Ziurgabetasun handia dago etorkizuneko mugikortasunari eta elikadurari buruz
"Mi coche ya tiene unos años y tendré que cambiarlo pronto. No sabría qué comprar, no me da ninguna seguridad el coche eléctrico. Por una parte, porque el combustible fósil todavía está súper instaurado y no sabría donde cargar el coche y luego cuanto tiempo tarda en cargarse, que autonomía tiene… El coche no produce emisiones pero para fabricarlo cuanto se ha emitido, cuántos minerales… y cuando se rompa la batería, ¿cuánto cuesta cambiarlo? Yo creo que compraría gasolina o diésel".
Etorkizunaren inguruan eztabaida handia dagoela dio Amaiak eta eztabaida hauek gizartera iristen direla mezu kontraesankor eta nahasiak emanez. Elikaduraren kasuan bi ereduren arteko talkaz dihardu, ekologikoa edo konbentzionala (hidroponikoa) eta jasangarriaz hitz egiten bada denak ez duela balio dio. Horrekin batera, eraldaketa justua ere aldarrikatzen du Amaiak, dauden erosketa ahalmen ezberdinak mahai gaineratuz eta eraldaketa kolektibo batzuen bizkar gainean utzi behar ez dela aldarrikatuz. Aukera bezala, elikaduraren kasuan, eredu kooperatiboak jasangarriagoak ikusten ditu eta mugikortasun beharrak jaistea azpimarratzen du gako bezala, 15 minutuko hirien kontzeptuari garrantzia emanez.