Vicente Paredes

Argazkilaria

info@vicenteparedes.es

Web

 

Vicente Paredes (Orihuela, 1972) Euskal Herriko Unibertsitatean eta Londresko Westminster Collegen hezi zen. Argazkilari freelancea, ia hogeita hamar urteko esperientzia duena argitaletxeen eta publizitatearen munduan, Centro Botín, Azkuna Zentroa, BilbaoArte edo Balenciaga Museoaren ohiko kolaboratzailea. Artista bisual gisa, bere lanak ikuslearekin konektatzea lortzen duten narratiba modu berriak aztertzen ditu, argazkigintza dokumentalaren esparruan. Bere proiektuak egoitza nazional eta nazioarteko askotan erakutsi dira, hala nola Getxophoton, Lagos Photon edo Images Veveyn, besteak beste. Pony Congo (This Book is True, 2015) eta Super Euskadi (Caniche, 2022) izan dira argitaratu dituen azken bi liburuak. Bilbon bizi da.