Xabier Barandiaran
Soziologian doktorea 2001ean Deustuko Unibertsitatean, nerabeen erakunde politikoen zilegitasunari buruzko tesi batekin.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasle titularra da, Donostiako Campusean.
Bere irakaskuntza-arloak soziologia orokorra, komunikazio instituzional eta korporatiboa eta elkarlaneko gobernantza dira.
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren aholkulari ere izan da (2019-2023), baita Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabineteburu ere. 2007-2011/2015-2019, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko kabineteburua. 2005-2007.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko komunikazio-taldeko ikertzailea da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak A kategorian aitortutako taldea.
EUSKO IKASKUNTZAren Kontseilu Errektorea (2020-2023), EITB-Radio eta Euskal Telebista Publikoaren Administrazio Kontseilua (2012-2016) eta TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Administrazio Kontseilua (2015-2016).
Artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu.