Ikaskuntza komunitatearen amaiera Argia Fundazioarekin: Lokarriaren figura elkarrekin aztertuz
Argia Fundazioan egindako hirugarren eta azken saioarekin, entzuteari, interpretazio kolektiboari eta komunitate-rolen baterako sorkuntzari buruzko prestakuntza prozesua amaitu dugu.
Hiru saioetan Argiako aktibistekin eta profesionalekin elkarlanean aritu gara, ingurunea mapatzeko, entzuteko eta interpretatzeko modu berriak esploratuz, eta aldi berean “Lokarria” edo konektore komunitarioaren figura ko-sortuz, sareak eta lankidetza indartzeko giltzarri gisa.
Argiatik azpimarratzen dute ibilbide hau “ingurunea mapatzeko, entzuteko eta interpretatzeko esperientzia oso interesgarria izan dela, baina batez ere elkar ulertzeko modu bere batetik” izan dela. Gainera, hiru ikaskuntza partekatu nabarmendu dituzte:
- Ikaskuntza: ingurune bat ezagutzea.
- Aukera: ingurune bat dagoela aitortzea.
- Erronka: ingurune bilakatzea.
Itxiera honek ez du amaiera bat esan nahi, baizik eta lankidetza modu berrien abiapuntu bat da, berrikuntza sozialetik abiatuta eta komunitatea eraikitzen jarraitzeko ikuspegiarekin.