WhatsApp Image 2025-05-23 at 10.36

Busturialdea-Urdaibaiko entzute prozesuaren metodologia ezagutzera eman da Gernikan

Gernika, 2025eko maiatzaren 23a – Gaur goizean Agirre Lehendakaria Centerrek antolatutako lan-gosaria egin da Gernikako Elkartegian. Bertan, Busturialdea-Urdaibai eskualdean egiten ari den entzute-prozesuaren alderdi teknikoak eta metodologikoak aurkeztu dira.

 

Kazetariei eta komunikabideei zuzendutako saioan, zehatz-mehatz azaldu dira prozesuaren ikuspegi kualitatiboa, egitura, erabilitako tresnak eta aurreikusitako hurrengo urratsak. Ohiko inkesta edo partaidetza-prozesu batean ez bezala, ekimen hau elur-bolaren laginketa baten bidez erdiegituratutako elkarrizketetan oinarritzen da, herritarrek lurraldearen erronka nagusiei buruz dituzten bizipenak, pertzepzioak eta kontakizunak sakon jaso eta ulertzeko, espazio formaletatik kanpo geratu ohi diren ahotsak gehituz.

 

Informazio hori kudeatzeko eta aztertzeko, ALCk Ktool garatu du, tokiko ekimenen ekosistema ikusteko, jasotako narratibak aztertzeko eta analisiaren bilakaera denbora errealean jarraitzeko aukera ematen duen tresna digitala. Orain arte 250 narratiba baino gehiago bildu dira — abuztuaren amaieran 500 izatera iristeko —, eta transkribatu, anonimizatu eta aztertu egin dira, pertzepzio-eredu partekatuak identifikatzeko.

 

Lehen txostena uztailean argitaratzea aurreikusten da. Ildo horretan, ALCk komunikabideak gonbidatu ditu prozesuari laguntzera, sinplifikazioak saihestuz eta eskualdearen etorkizunari buruzko eztabaida informatua sustatzen lagunduz.

 

Azkenik, ALCk gogorarazi dau aurkezpen honetan metodologia bakarrik azaldu dela, eta analisia aurrerago hasiko dela; horregatik, ez da ondoriorik atera behar, ezta datuak ordezkagarritzat interpretatu ere.