ALC-k Indonesiako 150 herritan lan egingo du

Indonesiako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Nazio Batuekin, ALC herrialde osoan burutzen duen programa pilotu bat erreplikatzeko.

 

ALC-k bi urte daramatza Nazio Batuekin elkarlanean, West Javan eta Gorontalon tokiko garapenerako estrategiak indartzeko. Programa honen helburu nagusia da euskal esperientzia partekatzea eraldaketa sozioekonomikoko prozesuetan, giza garapen iraunkorreko eredu berrietarantz. 2023ko urtarriletik aurrera, programa hau Indonesiako 150 herritan erreplikatuko da.

 

Akordio honen xehetasun operatiboak zehazte aldera, Indonesiako gobernuaren ordezkaritza zabala Euskadin izan zen abenduko bigarren astean, eta euskal gizarteak azken hamarkadetan bizi izan duen eraldaketa sozioekonomikoaren protagonista nagusiekin bildu zen. Akordio horrek berretsi egiten du euskal gizarteak aukera estrategikoa duela trantsizio sozioekologikoko prozesuak giza garapen iraunkorragoko ereduetara bideratzeko.