Ebaluazio ebolutiboari buruzko prestakuntza CESALeko taldeekin
Home Gure lana Transferentzia Ebaluazio ebolutiboari buruzko prestakuntza CESALeko taldeekin
Joan den ekainaren 26an, ebaluazio ebolutiboari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat egin zen San Cristobalgo Eskola Merkatuan (Madril), CESAL Berrikuntza Operazioaren esparruan Estatuko hainbat lurraldetan bultzatzen ari diren eraldaketa komunitarioko prozesuak indartzen jarraitzeko helburuarekin.
Datozen hiru urteetako lankidetzaren helburua da CESAL bultzatzen ari den gizarteratze- eta laneratze-eredu berrien diseinua hobetzen laguntzea, ebaluazio eboluitvaren bidez, gizarte-dinamikekin hobeto lotuta daudela bermatzeko.
Jardunaldian CESALeko Madril, Valentzia eta Granadako taldeek, Agirre Lehendakaria Centerrek eta Atelier Itdek parte hartu zuten, lurralde-lanerako estrategien baterako diseinuan aurrera egiteko, bai eta entzuteko eta ebaluazio ebolutiborako prozesuak garatzeko funtsezko tresnak eta ikuspegiak partekatzeko ere.
Prestakuntzan zehar, Ktool tresna digitala aurkeztu zen, informazioaren sistematizazioa eta interpretazio kolektiboa errazteko diseinatua. Ebaluazio ebolutiboaren ikuspegiaren, mapaketa sistemikoaren, entzute sakonaren eta baterako sorkuntzaren funtsezko kontzeptuak ere sarrazi ziren, elementu horiek tokiko taldeek identifikatutako erronka eta aukerekin konektatuz.
Saioek teoria eta praktika uztartu zituzten, lurraldeen araberako dinamikekin. Dinamika horiei esker, eragileak eta ekimenak mapeatzen hasi ziren, entzuteko kanalak identifikatu zituzten eta narratiba berriak aztertu zituzten. Jardunaldia amaitzeko, hausnarketa bateratu bat egin zen, tokiko testuinguru bakoitzari egokitutako prozesuak abian jartzeko.