Categoría Ezagutza
Gipuzkoako Foru Aldundiak elikadura eta mugikortasun iraunkorrera bideratutako proiektu berritzaileentzako laguntzen deialdia ireki du
Gipuzkoako Foru Aldundiak deialdia zabaldu du lurraldeko eragile publiko eta pribatuek aukera izan dezaten Foru Erakundeak elikadura eta mugikortasun jasangarriaren inguruan lankidetza eta berrikuntza proiektuak garatzeko bideratzen dituen laguntzak jasotzeko. Zehazki, 750.000 euro bideratuko dira Etorkizuna Eraikizen esparruan estrategikotzat identifikatutako bi misio horietara.
Elikadura jasangarria eta mugikortasun berria lehentasunezko erronka gisa identifikatu dira, lurraldearen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ongizatean eragiten baitute. Ildo horretan, 2021az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz berrikuntza, esperimentazio eta ikaskuntzarako duen espazioaren barruan, Gipuzkoa Deep Demonstration proiektua lantzen ari da, EIT-Climate-KIC eta lurraldeko beste erakunde eta eragile batzuekin batera. Hala, ekimen horren barruan, bi erronka horiei heltzen zaie, elkarlanean lan eginez, gizarte antolatuaren potentzial berritzaile guztia horretara bideratzeko, Gipuzkoako gizartearen lehiakortasunean eta ongizate integralean modu positiboan eragingo duen trantsizio iraunkorra errazteko.
Proposatutako helburuaren ildotik, laguntzen deialdiaren helburua da lurraldeko eragileak inplikatzen dituzten mugikortasun eta elikadura jasangarriarekin lotutako proiektuak babestea. Deialdi hau hirugarren urtez ireki da. Laguntza horiei esker, 2022tik elikadura jasangarriarekin lotutako 27 proiektu eta mugikortasun berriko 7 proiektu garatu dira.
Elikadura jasangarriari dagokionez, iaz smart farming, eskolako elikadura, esne-sektorearen eta landare-aukeren ingurumen-inpaktua, zenbait elikagaien kontsumoak osasunean duen eragina eta tokiko produktuaren kontsumoa sustatzeko bezalako proiektuetarako erabili zen dirulaguntza. Bestalde, mugikortasun berriarekin lotutako proiektuak bizikleten sareen eta aparkalekuen irtenbide adimendunak edo hidrogenoaren ekoizpenaren kudeaketa adimenduna ematera bideratu ziren, besteak beste.
Ekintzara bideratutako proiektu hauek bultzatuz, bi misioetarako ezarritako helburuetan aurrera egin nahi da. Horrela, mugikortasun iraunkorraren kasuan, Gipuzkoak mugikortasun intermodalaren eta interkonektatuaren esperientzia oso eraginkorra, jasangarria, irisgarria eta segurua garatu nahi du, lurraldearen egituraketa indartuko duten pertsonengan zentratuta. Bestalde, elikadura jasangarriaren misioaren barruan, elikadura sistema jasangarria, osasungarria, eskuragarria eta lehiakorra garatzea bilatzen da, tokiko ekoizpenaren potentziala maximizatuko duena eta kontsumo arduratsua sustatuko duena, lurraldearen kultura eta nortasuna proiektatuz.
Elikadura jasangarriari eta finantzaketa sistemikoari buruzko jardunaldiak
Gipuzkoaz gain, Deep Demonstrations ekimenaren barruan, elikadura jasangarriaren misioa partekatzen dute Eslovenia eta Irlanda bezalako herrialdeek. Esperimentazio aurreratuaren eta ikaskuntza kolektiboaren bidez, hiru lurraldeek politikak elkarlanean garatzeko modu aitzindariak lantzen dituzte, eredu iraunkorragoetarako trantsizio ekologikoarekin eta ekonomiaren deskarbonizazioarekin lotutako erronka horiei eta beste batzuei erantzuteko. Ildo horretan, hiru lurraldeetako ordezkariak urtero biltzen dira arlo horretan egindako aurrerapenen inguruko esperientziak partekatzeko.
Testuinguru horretan, bihartik, ekainaren 18tik, osteguna, ekainaren 20ra, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta lurraldeko agenteek ezagutza trukatuko dute Herri Administrazio Ministerioko eta Nekazaritza Ministerioko Esloveniako eragileekin. Oraingoan, Eslovenia eta Gipuzkoa elkarrekin eseriko dira elikadura jasangarriaren arloan gauzatzen ari diren planak zehatz-mehatz aztertzeko.
Lehenengo jardunaldian, bi lurraldeek gobernantzaren eta politiken garapenaren arloan abian jarri dituzten ekimenen inguruan hitz egingo dute, garapen teknologiko berriak erabiliz, hala nola big data eta adimen artifiziala.
Bestalde, ostegunean, ekainaren 19an, Gipuzkoa eta Esloveniaren erronkei helduko zaie, lehen sektorearen belaunaldi-erreleborik ezari eta tokiko produktuaren sustapenari dagokienez. Jardunaldi horretan Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak hartuko du parte, eta Gipuzkoako beste eragile batzuekin batera aurkeztuko du Aldunditik gai horretan egiten ari den lana. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen sektorean belaunaldi berriak sartzeko abian jarritako Artzai Eskola-GAZTENEK ekimena azalduko da. Era berean, Nekazaritza Lurren Funtsaren inguruko proiektuez hitz egingo da, lurzoruaren faktorea oso mugatzailea baita Gipuzkoaren kasuan KM0 elikagaien ekoizpena handitzeko.
Bukatzeko, politika egiteko modu berrietara bideratutako beste alderdi batean, ostiralean, ekainaren 20an, saioak finantzaketa sistemikoa izango du ardatz, gure ekonomiaren eta gizarte-ongizatearen funtsezko sektoreak finantzatzeko tresna gisa. Horrela, Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak emango dio hasiera saioari, eta Kirsten Dunlop EIT Climate-KICeko CEOak finantzaketa sistemikoaren oinarrizko printzipioak azalduko ditu. Ondoren, finantza eta ekonomia sistema globalen erreformarako ikuspegi praktikoari buruz arituko dira. Hemen, Owen Gaffney Earth4All lanaren egilekidea eta jasangarritasunean aditua den idazleak, NBEko idazkaritza nagusiak finantza- eta ekonomia-sistema globalak erreformatzeko hartutako ikuspegi praktikoa azalduko du. Era berean, Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak eta Ane Insausti Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak gogoeta egingo dute finantzaketa sistemikoak Gipuzkoan eragin positiboa izan dezaketen zenbait arlo estrategikoren inguruan. Jardunaldia amaitzeko, Foru Aldundia finantzaketa-ikuspegi hori praktikan jartzen ari den kasuak azalduko dira.
Evaluating the Efficacy of Social Innovation Programming at Advancing Rural Development in the Context of Exogenous Shocks
Work4Progresseko partnerrak diren Mauricio Espinoza, Rodrigo Rivarola, Ricardo Fort eta Joshua Fisherrek idatzitako artikulua Sustainability aldizkariarentzat
Artikulu honek Peru mendialdeko landa-eremuetan ezarritako berrikuntza sozialeko ekimen baten eraginkortasuna ebaluatzeko ikuspegi esperimental bat diseinatzen eta ezartzen du, COVID-19 pandemiak erdian ezarri zituelarik. Parte-hartu aurretik, bitartean eta ondoren bildutako informazioaren hiru txandak erabiliz, etxeen bizimodua handitzean berrikuntza sozialeko garapen ekonomikoaren ikuspegiaren eraginkortasuna aztertzen da. Ikerketak hobekuntza sendoak eta estatistikoki esanguratsuak aurkezten ditu etxeen ongizate ekonomikoan, elikagaien segurtasunarekin duten asebetetzean eta komunitateko etorkizunarekiko duten ikuspegian, programa honetan parte hartu duten etxeak parte hartu ez dutenekin alderatuz. Emaitzek iradokitzen dute berrikuntza sozialeko programak etxeen diru-sarrera eta bizimodu jardueren portafolioaren berrantolaketa nabarmena erraztu zuela, jarduera errentagarriago eta balio erantsikoagoetara bideratuz. Trantsizio hau nekazaritzako eta nekazaritzatik kanpoko sektoreekin lotutako ekintzailetza enpresarialetan eta lan espezializatuan parte-hartze handiagoan islatu zen, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera tradizionaletatik aldenduz. Autoenpleguko jardueretatik eta lan ordaindutik eratorritako diru-sarrera irabaziak nekazaritza eta abeltzaintza diru-sarreren murrizketetatik sortutako galerak gainditzen ditu. Gainera, analisiek diru-sarrerak sortzeko bide berritzaileen erresilientzia nabarmentzen dute COVID-19 pandemiaren aurrean, nekazaritza balio-kate tradizionalak gaindituz. Aurkikuntza hauek berrikuntza sozialeko programazioaren eraginkortasuna azpimarratzen dute garapen ekonomikoa errazteko, eta, era berean, ustekabeko erronken aurrean, hala nola azken osasun krisialdi globalaren aurrean, erresilientzia ekonomikorako estrategiak iraunkorrak argitzen dituzte.
ALCk Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak antolatutako esparru komunitarioan osasuna eta ongizatea hobetzeko jardunaldian parte hartu du
Iazko azaroan, Euskadin “Osasuna eta ongizatea irabazi, tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez” proiektua abiarazi zen, Europar Batasunak finantzatuta eta OCDEaren aholkularitza teknikoarekin. Proiektu hau Euskadin eremu komunitarioan diharduten hainbat erakunde, eragile eta entitatek garatzen dute.
Esparru horretan, 2024ko uztailaren 2an, "Zer irakaspen edo indar-ideia erator daitezke Euskadirentzat?" eztabaida-panelean parte hartu genuen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta OCDEak antolatutako “Osasuna eta ongizatea irabazi, tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez” jardunaldian, orain arte lortutako aurrerapenak aztertzeko eta nazioarteko jardunbide egokiak bateratzeko helburuarekin.
Panelean ekintza komunitarioari lotutako hainbat pertsonak parte hartu zuten, jardunaldian zehar aurkeztutako ikasgaiak lurreratzeko, Euskadiren testuinguruan nola aplika daitezkeen ondorioztatzeko. Rosana Peirorekin, XarxaSaluteko koordinatzailea; Elena Albisua Kortazarrekin, Gipuzkoako Osasun Publikoko zuzendariordea; Rafael López Arostegirekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Departamentua; eta Inés Urietarekin, moderatzailea izan zena, parte hartu genuen.
ALC Ebaluazio Ebolutiboan oinarritutako gure ikuspegia aurkeztu genuen ebaluazio-sistema tradizionalen aurrean, zeinek aukera ematen digun denbora errealean erronka konplexuei aurre egiteko prozesuak monitorizatzeko. Halaber, osasunaren eta zainketen arloan ikuspegi horren bidez nola lan egiten ari garen azaldu genuen.
K aldizkariari buruzko elkarrizketa Euskadi Irratian (2024.06.26): "Aldizkariak helburu bikoitza du: euskal gizartearen etorkizuneko erronkak mahai gainean jarri nahi ditu, ikuspegi kritiko batetik abiatuta eta herritarren parte-hartzea sustatu"
K aldizkaria, euskal gizartearen eraldaketa bultzatuz
K aldizkaria Agirre Lehendakaria Centerren argitalpena da. Agirre Lehendakaria Centerrek, 2013an Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) New Yorkeko AC4-Columbia Unibertsitatearekin lankidetzan sortutako Gizarte Berrikuntzako Zentroa da, eta gizartea eraldatzeko prozesuak sustatzen ditu, aldaketaren eragile gisa kulturan oinarritutako Gizarte-Berrikuntzako Plataforma irekien bidez.
Giza Garapen Iraunkorrerako bidean aurrez aurre ditugun erronkei buruz modu kolektiboan hausnartzeko eta euskal gizartearen eraldaketa bultzatzeko asmoz, gure hamargarren urteurrenean, K aldizkariaren 0 zenbakia kaleratu genuen, esperimentu gisa. Ale horrek zentroaren lan-ildoak eta gizarte gisa ditugun erronka handien planteamendua jaso zituen.
Zero alearen ondoren, K aldizkariaren lehen alea dator, “Zer da euskal gastronomia gaur egun?”, non arreta gastronomian eta elikadura-sistemetan jartzen dugun, gizartea eraldatzeko motoretzat hartuz.
Gai hauei buruzko hausnarketa kolektiboa egiteko asmoz, gizarte berrikuntzatik sektorearen funtsezko alderdiak jorratzen dituzten hainbat eragilerekin elkarlanean ari gara, besteak beste, Unai Pascual ekonomialari ekologikoarekin, Eneko Atxa sukaldariarekin, Rocio Sánchez BIAAFeko (Bilbao International Art and Fashion) kidearekin, Sasha Correa kazetariarekin eta Harkaitz Cano idazlearekin. Era berean, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, EDE Fundazioa, elBullifoundation eta Hemendik elkarteek parte hartzen dute. Aldizkariak Vicente Paredesen argazkiak eta Angelica Barcoren diseinua ditu.
Zainketak dira gure gizarteak dituen erronka nagusien muina. Horregatik, K aldizkariaren bigarren zenbakia Euskadin izango dituzten etorkizunari buruz hausnartzera bideratuko dugu.
Zahartze bizkorreko testuinguru batean, zaintzei ikuspegi integral batetik heltzen diegu: komunitatetik, familiatik, politikatik, ekonomiatik eta teknologiatik. Edizio honetan, zainketak hainbat ikuspegitatik aztertzen dituzten pentsalari, ikertzaile eta kolektiboek parte hartzen dute. Pikara Magazine eta EH Bilgune Feminista bezalako erakundeek ere parte hartzen dute. Argazkiak Vicente Paredesenak dira eta diseinua Angelica Barcorena da.
K aldizkaria opari bat da, doan eta eskariz banatzen dena. Hurrengo estekaren bidez eska dezakezu. La Sinsorga, ANTI Liburudenda, AS Fabrik, IED Kunsthal, La Perrera eta laster sare sozialetan iragarriko ditugun gune gehiagotan ere aurki dezakezu. Gurekin konektatu.
ALCk, Bartzelonako Diputazioarekin batera, Interpretazio Kolektiboko hiru saio antolatu ditu hezkuntza-arloko plan estrategikoak garatzeko
Ekainaren 3ko astean, Agirre Lehendakaria Centerrek (ALC) Bartzelonako Diputazioari lagundu dio interpretazio kolektiboko hiru saiotan, Sant Andreu de la Barca eta La Garriga udalerrietan. Gizarte-berrikuntzaren ikuspegiaren bidez, ALCk 2023. urtearen hasieran hasitako tokiko hezkuntza-planak garatzeko prozesuaren Ebaluazio Ebolutiboarekin jarraitzen du. Ikuspegi horrek aukera ematen du ekosisteman dauden eragileak eta ekimenak mapatzeko, haien arteko loturak identifikatzeko eta sustatzeko, tokiko testuinguruan hezkuntza- eta gizarte-arloko erronkak eta aukerak identifikatzeko, entzute sakoneko prozesuen bidez, eta tokiko hezkuntza-ardatz, -ildo estrategiko eta -helburuak elkarrekin sortzeko, epe luze eta ertaineko programa edo ekintzetan zehazten direnak.
ALCk Bartzelonako Diputazioarekin eta udalerrietako udalekin lankidetzan dihardu, funtsezko bi helburu lortzeko: batetik, udalei tokiko hezkuntza-plan bat garatzen laguntzeko, modu parte-hartzailean eta elkarlanean, hezkuntza-komunitate osoa modu aktiboan inplikatuz; eta, bestetik, udaletan gizarte-berrikuntzako ikuspegiaren gaitasunak instalatzeko (mapaketa, entzutea, interpretazio kolektiboa, ko-sorkuntza eta ko-diseinua), inplikatutako teknikariei garapen-prozesuan parte-hartze aktiboa ahalbidetuz eta prozesua etorkizunean jasangarritasuna ziurtatuz.
Interpretazio kolektiboa Ebaluazio Ebolutiboko prozesuaren funtsezko oinarrietako bat da, eta mapaketa eta entzute sakoneko prozesuan ateratako informazioaren kontrastean oinarritzen da. Informazio hori biltzeko eta ekosistema horretako eragileen pertzepzioak ezagutzeko, bi udalerrietako udalek, Bartzelonako Diputazioaren eta ALCko taldearekin batera, entzuteko eta hitz egiteko hainbat gune sortu dituzte lehen hezkuntzako ikastetxeetan, institutuetan eta arte-eskoletan; besteak beste, ikasleen, irakasleen, administrarien eta mantentze-lanetako langileen, begiraleen eta jantokiko langileen eta AMPA-AFAko langileen ahotsak bildu dituzte.
Sant Andreu de la Barcan tokiko hezkuntza-plan bat garatzea
Interpretazio kolektiboko lehen saioa ekainaren 4an izan zen, Sant Andreu de la Barca udalerrian. Bertan izan ziren, besteak beste, ikasleak, irakasleak, hainbat ikastetxetako zuzendaritza-karguak, Familien eta Ikasleen Elkarteetako (AFA) kideak, Sant Andreu de la Barcako Udaleko hezitzaileak eta teknikariak.
Saioan profil edo eredu etnografikoak eta entzute prozesuan identifikatutako narratibak kontrastatu ziren. Profil horiek lurraldean errepikatzen eta jarduten diren narratiba-ereduak adierazten dituzte (pertzepzioak, portaera, pentsamendua).
Halaber, gune horrek komunitatearentzat interesgarriak eta kezkagarriak diren hainbat gairi buruz eztabaidatzeko balio izan zuen: eskola-uztea, heziketa-zikloen eskaintza zabaltzea, ikastetxeen mantenimendua, familien parte-hartzea, NESEak (Necessitats Específiques de Suport Educatiu - hezkuntza-laguntzako berariazko premiak) eta lankidetza- eta sare-lana.
La Garrigan tokiko hezkuntza-plan bat garatzea
Ekainaren 6ko goizean, lan-saio bat egin zen La Garrigako Udaleko teknikariekin, entzute prozesuan jasotako profilak eta narrazioak kontrastatzeko eta arlo bakoitzaren erronkak eta aukerak, egungo zerbitzuak hobetzeko proposamenak eta zeharkako lana nola indartu daitekeen identifikatzeko.
Ekainaren 6an, arratsaldean, interpretazio kolektiboko bigarren saioa egin zen hezkuntza-komunitatearekin, oraingoan La Garriga udalerrian. Saioan 40 pertsona inguru izan ziren, besteak beste, hainbat ikastetxe eta erakundetatik etorritakoak, Haurren Kontseiluko ikasleak, AFAko kideak eta familiak.
Profilen eta narratiben kontrastea egiteaz gain, parte-hartzaileek hezkuntza-komunitateari dagozkion hainbat gai jorratu zituzten. La Garrigako kapital kulturala eta botere-dinamikak eztabaidatu ziren, eta nola aprobetxa daitezkeen familia behartsuenei laguntzeko, askotan ikusezin geratzen baitira. Era berean, familien parte-hartzearen garrantzia eta familien eta ikastetxearen arteko erantzukizun partekatua nabarmendu ziren, bai eta hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak eta orientazio- eta laguntza-programen hobekuntza ere. Gainera, haurrek pantailen eta mugikorren erabilera goiztiarrari buruzko pertzepzioak partekatu zituzten, eta hori nola eragin negatiboa izan dezakeen haurtzaroan.
ALCk ko-sorkuntza saio bat gidatu du Sierra del Cueran (Asturias), “Como en Casa” proiektuaren barruan
Ebaluazio Ebolutiboko prozesuak interpretazio kolektiboko eta ko-sorkuntza komunitarioko ekintzak behar ditu, “Como en Casa” Matiako proiektuan egiten ari diren bezalako prozesuak sendotzeko. Proiektu hau Gipuzkoan eta Asturiasen garatzen da proba pilotu gisa, eguneroko bizitzan, ingurune eta giro esanguratsuetan, antolamendu-alderdietan eta antolaketa-kulturan tratu ona emateari buruzko ezagutza sortzea bilatuz, bai eta komunitateak egoitza-zentroei eta adineko pertsonei buruz duen pertzepzioa aldatzeko ere, ekosistemako eragile esanguratsu gisa parte har dezaten sustatuz.
Proiektuak esku hartzeko eta ebaluatzeko metodologia bat zabaldu du, hainbat hurbilketa konbinatzen dituena, eta horien artean ALC-ren Ebaluazio Ebolutiboa dago. Metodologia horren bidez, aldaketa-prozesua eta horrek pertsonengan (adinekoak, senideak, profesionalak eta komunitatea) duen eragina ebaluatu nahi dira, politika publikoak bideratuko dituzten eta aldaketa sustatuko duten ezagutza sendoak sortzeko. Iuspegi honek (1) ekosisteman dauden eragileak eta ekimenak mapatzeko, (2) ekosistema horretan entzute sakoneko prozesu bat gauzatzeko, (3) sortutako informazioa modu kolektiboan interpretatzeko, (4) lehendik dauden proiektuekin zuzenean lotuta dauden maila anitzeko soluzio berriak elkarrekin sortzeko eta diseinatzeko, eta (5) esperimentazio-zorro bat eskalatzeko ahalbidetzen du.
Prozesuaren Ebaluazio Ebolutiboarekin jarraituz, 2024ko maiatzaren 23an, Agirre Lehendakaria Centerrek (ALC) Sierra del Cuerako (Asturias) interpretazio kolektiborako eta ko-sorkuntzarako saioa gidatu zuen,komunitateko narratiba nagusiak kontrastatzeko eta bere beharrei erantzuteko ekimenak elkarrekin sortzeko.
Saioa zentroko talde eragilearen esparruan egin zen, Activizaren laguntza duen proiektuaren bereizgarri den metodologia parte-hartzailea garatzeko figura nagusia baita. Gainera, egoitza-zentroko profesionalek, zentroan bizi diren pertsonek, inguruko hirugarren sektoreko elkarte eta erakundeek, Llanesko udaleko funtzionario publikoek eta ingurunearen garapen komunitarioan esanguratsuak diren beste pertsona batzuek parte hartu zuten, hala nola elkarteetako boluntarioek eta herriarekin konprometitutako pertsonek.
Narratiba nagusiak komunitatearekin kontrastatzea
Zentroaren ikuspegia komunitatetik eta garapen komunitariorako gaitasuna
Saioa entzute-prozesuaren ondorio nagusien kontraste labur batekin hasi zen. Entzute-prozesuan identifikatutako narratibak hainbat topaketatan eztabaidatu dira, eta kontraste horren helburua erakunde eta pertsona berriei prozesuaren berri ematea zen. Entzute sakonak, Ebaluazio Ebolutiboaren prozesuan giltzarri denak, errealitate horri buruz dauden ikuspegi desberdinak pertzepzio-patroien bidez segmentatzea ahalbidetu du, baita azalera-diskurtsotik haratago dauden narratibetan sakontzea ere, diskurtso-sakontasuneko hiru geruza desberdin kontuan hartuta: narratiba publikoa, narratiba ezkutua eta metanarratiba.
I. Barne-narratibak
- Narratiba publikoa: Bertan bizi direnek autonomia eta ongizate handiagoa dute
“Erabakitzeko eta aukeratzeko tartea dute, eta batzuetan proposatzen zaie txango gidatu bat egiteko aukera dagoela, mendira txango bat egiteko aukera”
- Narratiba ezkutua: Prozesuak langileen konpromiso handiagoa sortzen du (aldaketa onartzea)
“Filosofia hori pertsonarengan zentratzen saiatu nintzen beti, pertsona benetan garrantzitsua izan zedin. Nik uste dut hori jendearengan eragina izan zuela, orduan nik uste dut profesional bakoitzaren esku dagoela, eta orain, bada, nik esaten dut bultzada oso garrantzitsua dela ez erortzeko. Beno, orduan pertsona batzuek jauzi bat eman zuten, eta nik ere konpromisoaren zentzuan ikusten dut, ereduarekiko inplikazioaren zentzuan”
- Metanarratiba: Egoitza-zentroak iraganeko begirada batekin ikusten jarraitzen dugu, baina errealitatea aldatu egin da
“Pozez zoratzen, gainera, nire ama egoitza batera inoiz ez eramateko esaten zuen, berak lehengo asiloetan pentsatzen zuelako. Eta tira, agian orain oraindik badago jendea, baina beno, lehen jendeak gurasoak asiloetan sartzen zituen eta ahaztu egiten zituzten. Bera kopla horrekin jarraitzen du. Izan ere, benetan ez da horrela. Nik ez dakit nolakoa izango den beste egoitza batzuetan, baina hemen argi dago ezetz”
II. Komunitatearen narratibak
- Narratiba publikoa: Komunitatea zentroarekin inplikatuta dago
“Jende asko etortzen da, mezetara etortzen dira, gauzak egitera etortzen dira. Bai, bai, jende askok ez du familiarik hemen, baina badator. Eta beste batzuk, egon zirenak eta sendatu egin zirenak. Joan dira, baina etortzen jarraitzen dute. Etortzen jarraitzen dute. Hori lehen gertatzen zen, baina orain mugimendu handiagoa dago, eta proiektuarengatik da”
- Narratiba ezkutua: Komunitateak ere etekina ateratzen dio zentroa irekitzeko prozesuari
“Caritaseko boluntario batek bizitasun eta alaitasun handia ematen zion zentroari. Boluntarioa minbiziak jota gaixotu zen eta bizitza ematen ziolako etortzen jarraitzen zuen. “Ematen duguna baino gehiago jasotzen dugu””
- Metanarratiba: Posada de Llanesen lan komunitarioa egiteko aukera sortzen ari da; herrian partaidetza handia dago
“Orduan nik ez dakit irekitasunagatik den, ikusmenagatik, izan dezakeen begiradagatik. Beno, ba lantaldea, baina egokitzen bada, orduan zer gertatzen da, komunitatean lan egiten duzunean elkarrekiko egokitzapen bat egon behar dela”
Haien beharrei erantzungo dieten ekimenen ko-sorkuntza
Saioaren helburu nagusia testuinguru egokia sortzea izan zen, hainbat eragilek herriaren egoera interpreta zezaten eta dinamika kolektibo berriak sor zitzaten, prozesu hori ikuspegi eta errealitate desberdinetatik egituratu ahal izateko. Horregatik, saioaren bigarren zatiaren helburua aldez aurreko kontrastean sortu ziren erronkei eta aukerei nola erantzun dakiekeen ikustea izan zen. Hainbat lantalderen bidez, ekimen desberdinak proposatu ziren:
Alde batetik, komunitateko eragileen arteko koordinazioa ahalbidetzen duten espazio edo egitura operatiboei buruzkoak; hala nola, mahai komunitarioak edo adinekoen udal-plan bat sortzea, hori guztia prozesu parte-hartzaile batetik eta komunitatea inplikatuz. Funtsezkoa ikusi zen elkarrizketa-guneak egituratzea, administrazio publikoa (kasu honetan, Llanesko Udala), gizarte zibila eta hirugarren sektorea eta sektore pribatua inplikatzeko. Amaitzeko, eztabaida naturaleko guneak aipatu ziren, hala nola saioan bertan sortzen ari zena modu jarraituan eman behar zela.
Bestalde, herriak pertsona edo komunitate bakar gisa eskaintzen dituen jardueretan parte hartzea aukera bat bezala ikusi zen, erakunde bakoitzetik, instituzionalizatuagoa edota isolatuagoa, parte-hartzearen logika gaindituz. Parte-hartzea segmentuen arabera zatitzeari uzteko helburua lortu nahi da (adibidez, adinekoentzako jarduerak, edo adimen- eta garapen-desgaitasuna dutenentzako jarduerak), biztanleria-sektoreen artean harreman gurutzatuak egon daitezkeen testuinguru bat sortuz.
Saioaren ondorioak
Saioak egoitza-zentroen pertzepzio komunitarioa aldatzeko zailtasuna berretsi zuen, oraindik zahar-etxe gisa ikusten direnak, nahiz eta hobekuntza nabarmenak egon diren pertzepzio aldaketan. Hainbat biztanleria-segmenturekin lan egiteko beharra nabarmendu zen, batez ere haurrekin, balio-aldaketa bat sortzeko. Gainera, lurraldeko eragileen arteko lankidetzaren beharra azpimarratu zen, baita komunitatearen parte-hartze zuzena ere, bideratzaile gisa jarduten duten erakundeekin. Hala ere, bi oztopo antzeman ziren: (a) aldaketa horiek epe luzean gertatzen dira eta (b) aldaketa kulturala behar da modu koordinatuan lan egiteko.
Sierra del Cueran egindako jardunaldi honek urrats garrantzitsua markatzen du egoitza-zentroak eraldatzeko prozesuan, “Como en Casa” proiektuaren bidez, zentroetan bizi diren pertsonen ongizatea hobetzeko Matiak eta ALCk hartutako konpromisoa, pertsonak ardatz dituen ikuspegi baten eta gizarteratze komunitario eraginkor baten bidez.
Mugako: Iparraldea eredu
Testua: Iñaki Lekuona, K Aldizkaria-ren 0 alean argitaratua
Argazkiak: Markel Redondo
Ipar Euskal Herriak garrantzi handiko espazio sinbolikoa betetzen du euskal imajinarioan. Hala ere, hegoaldetik begiratuta, ezin ditugu ikusi azken hamarkadetan lurralde kultural eta geografiko honetan bizi izan diren aldaketa handiak. Aldizkari honen ustez, ezinbestekoa da errealitate horri buruzko begirada sakonagoa, kritikoagoa eta eguneratuagoa eraikitzea. Erakunde sozial, kultural eta ekonomiko ugari berrasmatzen ari diren moduan ikasteko aukera emango digun begirada.
Espainiar eta frantziar estatuen arteko mugak ez dira horren zaharrak. Lurralde banaketa XVII. mendean finkatu bazen ere, 1858ra arte ez ziren zehaztu Bidasoatik hasiz eta Pirinioetako beste muturreraino ehunaka zedarri altxatuz. Geroztik muga bada. Edo ez. Mugakoentzat ez da mugarik. Bistan da kontrolak hor direla, bereziki migranteentzat. Bistan da administrazioek bereizketan sakontzen dutela. Baina muga handiena gure barnean eraiki duguna da, dinamika historiko desberdinek bultzatuta, hegoaldean gerra osteko diktadurak, industrializazioak eta honek erakarritako migrazio azkarrak makartutakoa, eta iparraldean bi mundu gerrek zabaldutako jakobinismoan eta kolonialismoan oinarritutako doktrina politiko, ekonomiko eta kultural zentripetoak baldintzatutakoa.
Duela 50 bat urte, hegoaldetik iparralderako begiradak interesa agertzen zuen, modernitatea, arlo guztietan, handik heldu baitzen. Geroztik paisaia politikoa, ekonomikoa eta geografikoa guztiz aldatu dira Bidasoa bi aldeetan. Frantziar Errepublikak periferia guztiekin egin bezala, Ipar Euskal Herria abandonuan utzi du, utzikeria horretan kostaldearen artifizializazioa babestuz turismoa eta bigarren etxebizitzak erosteko gaitasuna duten horien mesedetan.
Egoera horretan agertu zen, 70. hamarkadan, ekintza armatuen bitartez ozenki adierazia izan zen “Herriak bizi behar du!” leloa. Geroztik bestelako ekintzek hartu dute aldarrikapenen lekua eta nahiz eta ez duten tendentzia geldiarazi, biodibertsitate natural zein kulturalaren aldeko hausnarketa arlo guztietan hedatzen lortu dute: jendarte, politika eta instituzio mailan.
Gaur egungo testuinguruan bi dira lurralde honek dituen mehatxuak. Lehena, Estatuaren utzikeria politikoa (deszentralizazioari uko eginez), ekonomikoa (tertziarizazioara kondenatuz) eta kulturala (nortasun folkloriko ustela bultzatuz, euskara eta euskal nortasuna zapaltzen duen bitartean). Bigarrena, Hego Euskal Herriko utzikeria, hori ere arlo guztietan, politikoa, ekonomikoa eta kulturala, salbuespenak salbuespen, izan baitira eta oraindik badirelako benetako kooperazio bultzatzen dituzten hartu-emanak. Hala ere, gailentzen dena hegozentrismoa da; hitz hori asmatu zuenak bazekien zer zioen.
Arrisku horien aitzinean, ordea, Ipar Euskal Herriak bide egin du. Egiten du. Tresnak sortu eta sortzen ari dira lurralde hau berdinamizatzeko: mende erdia jada bete dituen Seaskatik hasiz, Euskal monetaraino, Euskal Irratiak eta bestelako tokiko hedabideak, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, EHZ festibala eta beste hainbat ekimen ahantzi gabe. Horiei esker, duela 50 urte jendartearen zati txiki bakarren batek defenditzen zituen aldarrikapenak orain atxikimendu zabala dute maila politikoan ere, besteak beste asmatu berri den instituzio berriaren baitan, Euskal Hirugune Elkarkoaren baitan alegia. Folklorismoaz haratago, Ipar Euskal Herria eraikitze prozesuan den lurralde dinamikoa da, Frantziak historikoki ezarri dituen mugetatik ihesiz, azken urteotan urrundu den Hegoaldeaz hurbil. Dinamikoa bezain hauskorra; izan ere, dinamismo hori mugiarazten duten mehatxuak hor dira beti. Frantziarena uxatzea zaila izango da. Bestea, ustez, errazagoa. Gakoa 1858an altxatutako muga horretan datza. Mugakoentzat ez bada mugarik, egin gaitezen mugako.
K Aldizkaria jaso nahi duzu? Esteka honetan aurkituko duzun formularioa bete besterik ez duzu egin behar.
Interpretazio kolektiborako espazio alternatiboak: sutegien bidez zainketa-sistema berri bat irudikatuz
Oxfam Intermón-ek eta Agirre Lehendakaria Center-rek (ALC) entzute prozesu bat bultzatu zuten gaur egungo zaintza sistemaren inguruan dagoen pertzepzio aniztasuna sakon ulertzeko, arreta Getxoko udalerrian (Euskadi) eta Nou Barris barrutian (Katalunia) jarrita.
Oxfam Intermón eta ALCren arteko lankidetzaren barruan, 2023ko urriaren 22an interpretazio kolektiboko saio bat egin zen San Martin parrokiako txokoan (Algorta, Euskadi). Bilera horren helburua entzute prozesuan sakontzea izan zen. Horrekin batera, ko-sorkuntzako elementuak zainketen azterketan txertatzea izan zen asmoa. Horretarako, sukaldaritzako ariketa bat hartu zen oinarri.
Gastronomiaren esparruan kokatutako interpretazio kolektiboko dinamiketan, mahaia da kultura desberdinak bateratzen dituen gunea. Mahai horretan hainbat nazionalitate edo erlijiotako pertsonak batzen dira askotan, euren sukaldetako osagaiak eta esperientziak partekatuz. Mahaiak, hortaz, kontakizunak, errituak eta balioak azaleratzea ahalbidetzen du. Ez hori soilik, gisa berean sustatzen du horiek partekatuak izatea. Hortaz, hizkuntza-desberdintasunak gainditzen dituen hizkuntza partekatu bat bihurtzen da gastronomia.
Aipaturiko dinamikan helburuak aurkeztu ondoren, parte-hartzaileak beren historia edo nortasuna biltzen duen osagai bat partekatzeko gonbita egin zitzaien. Ariketa hau ertsiki lotua dago ikerketa etnografiko partizipatiboaren kontzeptuarekin, zeina "sukaldaritzako autoetnografiaren" ideiaren inguruan egituratzen den. Kontzeptu horre atzean honako ideia dago: gizabanakoek osagaiak aukeratu eta partekatzean, sorkuntza kolektiboko dinamika baten parte bilakatzen dira. Mintz-ek dioen moduan (1985) "janaria eta edaria historia eta kulturaren eramaileak dira". Ariketa horri esker, taldean berdintasun- eta enpatia-giroa sortu zen eta, aurretik zeuden hierarkiak alde batera utziz, parte-hartzaileak eroso sentitu ziren dinamiketan askatasunez parte hartzeko.
Ondoren, eguneko menua egiteko sukaldaritzako jarduerak aurkeztu eta banatu ziren parte-hartzaileen artean. Prestakin guztiek Marokoko, Latinoamerikako eta Euskadiko elementuak zituzten, horrela parte-hartzaileen kultura eta sukaldaritza-sustraiak uztartuz.
Ogia erre, barazkiak moztu eta laberatu, postrearen osagaiak irabiatu edo haragia ontzen zuten bitartean, ALCko taldeak entzute-gune bat dinamizatu zuen, zainketa-sistemen inguruko elkarrizketa sustatzeko:
Nola ikusten duzu zeure burua besteen zaintzapean?, Nork zainduko zaituela uste duzu?, Zer gertatuko da zahartzarora iristen garenean eta jada geure kabuz moldatu ezin garenean?, Nola imajinatzen dugu hurrengo etapa hori, etorkizun hori?, Nork du hori konpontzeko erantzukizuna?, Zaintza-sistema integrala eska daiteke?, izan ziren mahai gainean jarri ziren galderetako batzuk.
Era beran, saioan zehar aurreko hilabeteetan zehar identifikatutako narratibetan sakondu ahal izan zen.
Gure kontsumoaren gaineko ardura hartzeko prest?
Testua: Miren Arregi (Goiena S. Koop), K Aldizkaria-ren 0 alean argitaratua
Argazkiak: Inma Barrio
Azalaren argazkia: Debagoiena Aramaioko begiratokitik, Alfontso XIII erregeak 1905ean inguru horretara egindako bisitaren ostean jarritako “Suitza txikia” izenez ere ezaguna. Zona hau egokitzat jotzen da, haize-boladak aprobetxatzeko balizko parke eoliko bat jartzeko aukera gisa.
Klima larrialdia da gure zibilizazioak parez pare duen erronkarik konplexuena. Gure garapen eredu ez-iraunkorraren sintoma nagusia da klima larrialdia; eta haren ondorio, berriz, lurraren berotzea, muturreko klimak, biodibertsitatearen galera, migrazioa, gerrak eta abar. Azkenaldian, gaia ohiko bilakatu da kaleko eztabaidetan, hedabideetan eta politikarien ahotan. Hainbat zientzialarik, elkartek eta erakundek urteak daramatzate herritarren kontzientziak piztu eta jendartea egoeraz jabetu nahian, baina ezin da ukatu azken urteetako energiaren prezioaren gorakada izan dela jendartearen zati handi bat erronkaren tamainaz jabetzera eraman duena. Orain bai, zerbait mugitzen ari da gizartean, eta dagoeneko gutxi dira energia krisia zalantzan jartzen dutenak. Izan ere, energiaren sektorea da, energia fosilen erabileragatik –petrolioa, ikatza eta gasa–, berotze globalaren eragile handienetako bat, CO2 isurketa gehien sortzen dituen sektorea den heinean.
Kontsumo handiko herrialdea
Sarri entzun dugu eta, hala ere, entzuten dugun bakoitzean zirrara sortzen duen esaldia da: planeta osoko 7.000 milioi pertsonek Euskal Herriko biztanleek sortzen duten CO2 isurketa adina sortuko balute, orduan, lau planeta beharko genituzke. Euskal Herria hiru milioi biztanleko herria da, fosilekiko dependentzia itzela duen lurraldea. Gure energia kontsumoa ere oso handia da, munduak kontsumitzen duen batez bestekoaren bikoitza, eta kontsumitzen dugun energiaren %86 kanpotik dator.
“Mendebaldeko pentsamoldean Prometeo gidari izan dugu. Jainkoak izan nahi izan dugu eta mugarik gabe bizi. Amets horren garapenean zientziak eta teknologiak lagundu digute eta kapitalismoa eredu sozioekonomiko bakartzat ulertu da”, dio EHUko Ekopol ikertaldeko Iñaki Barcenak, gure garapen ereduaz galdetuta. Berandu jabetu gara gure Lurra finitua dela, eta dagoeneko neurri askotan planetaren mugekin topo egiten ari gara. “Bi faktore daude bizi dugun egoera ulertzeko: klima aldaketaren azelerazioa eta baliabide energetiko fosilen agortze-prozesua. Biak batera agertzen dira eta gure zibilizazioak sortutako eredu produktiboa zalantzan jartzen dute”, gehitu du Barcenak. Eta argi dago, gure gizartearen hazkunde eredua erabat loturik dago erregai fosilen muga bako
ustiaketarekin. Erregai fosilekiko menpekotasun hori barik ez geundeke gauden tokian. Gertatzen dena da eredu hori agortua dela eta, gainera, ezin dela esan oharkabean hartu gaituenik. Erromako Klubak 1972an kaleratu zuen Hazkundearen mugak liburuak argi esaten zuen gure garapen ereduak muga batzuekin egingo zuela topo, eta iritsi gara momentu historiko horretara. Beraz, nahitaez, egoera horrek garamatza dilema handi batera: erregai fosilekiko dependentzia hori nola alboratu diseinatzera, hain zuzen. Gertatzen dena da ez dagoela errezeta magikorik.
CO2 emisioak eta klima neutraltasuna
Izan ere, mundu mailako krisi ekologiko honen erdian, gas emisioak ezinbestez gutxitu beharko dira. Azken 200 urteotan erre ditugun erregai fosilen ondorioz CO2a kontzentratu da atmosferan eta horrek klima aldaketa suntsigarria eragiteko arriskuan jarri du gure planeta. IPCCren 2019ko txostenaren arabera, Lurraren tenperaturak gradu bat gora egingo zukeen jada, eta igoera horren ondorioak nabariak dira dagoeneko. Zehatzago, industrializazio garaitik hona atmosferara isuri ditugun berotegi efektuko gasak dira igoeraren erantzule. Gaindegiak berriki emandako datuen arabera, biztanleko 8,8 tona CO2 isurtzen dira atmosferara urtean Euskal Herrian; munduko batez bestekoa halako bi. Debagoienean 8,53 tonakoa da urtean, Tecnaliak egindako Debagoieneko aukera energetikoak ikerketaren arabera. Azterketa hori Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sareak egindako eskaera baten ondorio da.
Europar Batasunak 2050ean klima neutraltasuna lortzeko helburua jarria du; alegia, isuriak xurgapenak konpentsatzeko adina murriztekoa. Eta, bide horretan, mugarri da 2030. urtea, ortzi-muga horri begira baikara, Europak ezarritako helburuak jomugan. Esaterako, 2030erako, berotegi efektuko gasen murrizketa %55ekoa izatea; berriztagarrien kontsumoa elektrizitatean %65ekoa eta berriztagarrien azken kontsumoa %40koa; eraikinen kontsumo berriztagarria %49koa eta kontsumo murrizketa orokorra %36koa.
Arrasateren (Gipuzkoa) panoramika. Orografia berezia duen herria, mendiz inguratua eta demografia-dentsitate handikoa, Debagoiena eskualdeko industria-sare handiaren ondorioz.
Krisi energetikoa
Krisi energetikoa Europan ez da kontzeptu berria. Energiaren Euskal Erakundea bera krisi energetiko baten erdian sortu zen, duela 40 urte. Petrolioaren barrilak sekulako prezio-igoera izan zuen eta garai hartan petrolioarekiko dependentzia gaur egungoa baino askoz handiagoa zen. 1982an, trantsizio energetikoa gertatu zen; petrolioaren deribatuek %62ko parte hartzea zuten orduan EAEko kontsumo energetikoan eta gaur egun %44koa da. “Garai hartan gasik ez zegoen eta gasa sartzen joan gara azken urteetan. Egia da gasa erregai fosila dela, baina, hala ere, klima aldaketari begira isurketak jaistea lortu dugu urte hauetan guztiotan”, azaldu du EEEko zuzendari Iñigo Ansolak.
Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian erabiltzen den energiaren %85 inguru erregai fosiletatik dator oraindik ere. Gaindegiak berriki emandako datuen arabera, Euskal Herriko energia-iturririk garrantzitsuena petrolioa da oraindik ere. Petrolioak eta haren deribatuek gure energia beharren %43 bete zituzten 2020an; elektrizitatea eta gas naturala %24 eta %22 izan ziren, hurrenez hurren, eta energia berriztagarriak %9.
Bestalde, EEEren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan energia berriztagarriek gorantz egin dute energia-mixean duten parte-hartzean azken urteotan. Azken kontsumoan duen pisua %16,6koa izateraino, inportazio berriztagarriak kontuan hartuta. “Gure mix energetikoak erregai fosilekiko horrenbesteko dependentzia izanik, derrigortuta gaude neurriak hartzera berriztagarriak ezartzeko. Are gehiago, gure industriak duen garrantzia kontutan izanda. Izan ere, EAEko Barne Produktu Gordinaren %25 da industria, eta, horrek eraginda, garraioak duen energia kontsumoa ere handia da: gure energia kontsumo osoaren %42”, erantsi du Ansolak.
Etorkizuna berriztagarria izango da
Egoera horren ildora, gizartearen adostasuna erabatekoa da. Etorkizuna berriztagarria izango da edo ez da izango. Eta zerbaitetan ados jarri badira politikariak, herri eragileak, zientzialariak eta adituak, hori da, hain zuzen, energia berriztagarrietara trantsizioa egitea ezinbestekoa izango dela. “Hor ados bagaude, zerbaitetan hobetu dugu, bai”, dio EHUko ikerlari Iñaki Barcenak. “Baina trantsizio energetikoa aldaketa teknologikoa baino gehiago da. ‘Energia norentzat eta zertarako’ galdetu behar diogu geure buruari”, azaldu du, kezkaz, EHUko ikerlari Iñaki Barcenak. Eta hor dago gakoetako bat: berriztagarriak bai, baina non eta nola?
Debagoiena
Debagoiena da berriztagarrietara saltoa bertatik bertara bizi izaten ari den eskualdeetako bat. Industriaren pisu itzelarekin eta energia behar handiekin, hainbat dira eskualdean martxan jartzen ari diren ekimenak, baita gaiak piztu dituen eztabaidak ere.
Debagoiena Gipuzkoako barnealdeko eskualde bat da. Bizkaiarekin eta Arabarekin mugan dago eta 64.000 biztanle bizi dira bertan. Ekintzailetza kooperatiboaren sorlekua, sektore industriala izan da tradizionalki eskualdearen motorra. Kooperatiben mugimenduak egindako ekarpenari esker, herritarren arteko desberdintasun sozialik txikienetarikoa duen eskualdea da, aberastasuna banatzen jakin eta asmatu duena. Gaur egun ere eskualdeko enpresa-ehuna 400 industria-enpresak eta industriari lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek osatzen dute eta horietan guztietan 15.000 pertsonak lan egiten dute. Esan bezala, oso eskualde industriala eta energia kontsumitzaile handia da; industria horri esker ongizate maila ona mantendu duen eskualdea. Aitzitik, industrian ez ezik, garraioan ere oso kontsumo handia duen eskualdea da. Biztanleko 0,52 auto dago eta Gipuzkoako eta EAEko datua biztanleko 0,46 automobil da.
Debagoieneko orografiak berak ere baditu ezaugarri bereziak, Euskal Herriko orografiak bezala, haranez eta mendiz osatuta dagoelako, batik bat. “Industrialdeak eta hiriguneak dentsitate handikoak dira. Haranetan eraiki ditugu lantegiak eta herriak. Oso gune dentsifikatuetan bizi gara, pilatuta, eta horrek zaildu egiten du, esate baterako, parke fotovoltaikoen inplantazioa”, azaldu du Energiaren Euskal Erakundeko Iñigo Ansolak.
Berriztagarrien inplantazioaz ari garela, batzuek uste dute berriztagarriak dagoeneko antropizatuta dauden guneetan jarri beharko liratekeela; alegia, etxebizitzak, industriako eraikinetako teilatuak, kiroldegietako eta abarretako teilatuak aprobetxatu beharko liratekeela diotenak. Baina horrek badu eragozpen bat. “Sorkuntza distribuitu horren bitartez, nagusiki energia fotovoltaikoaren bidez garatzen denarekin iritsi gaitezke, gehienez ere, gaurko kontsumoaren %20 estaltzera”, dio Fagor Taldeko iraunkortasun arduradun Aritz Otxandianok. “Ahaleginak jarri beharko dira tamaina txiki eta ertaineko energia distribuitu horren garapenean, noski, baina, hala eta guztiz ere, gure teilatu guztiak fotovoltaikoz betetzea ez da nahikoa izango gure beharrei erantzuteko; bereziki, industriak behar dituen energia beharrei erantzuteko. Ongizate maila onargarri bat mantendu gura badugu, industria beharrezkoa da eta industriak energia behar batzuk ditu; beraz, pentsatu egin beharko dugu non eta nola ekoiztuko den”.
Noski, industriak berak ere gauzatu beharko du bere eraldaketa prozesua, gaur egun ekoizten diren zenbait produktuk ez baitute etorkizunean tokirik izango merkatuan; besteak beste, autoetarako egiten diren motorrak eta abar. Debagoienean automobilgintzak duen indarra kontutan izanik, erronka ez da makala izango. Halere, “gure industriak behar energetiko handiak izaten jarraituko du, oso oinarrituta baitago metalaren transformazioan, eta metala transformatzeko energia handia behar da”, dio Otxandianok.
Parke eolikoak
Azken hilabeteotan, trantsizio energetikoaren baitan, berriztagarrien inplantazioaren gaiak are pisu nabarmenagoa hartu du Debagoienean; bereziki, Norvegiako Startkraft enpresak Aramaio eta Eskoriatza artean eraikitzeko asmoa duen parke eolikoaren berri eman zuenetik. Ez da eskualde honetan prozesuan dagoen parke eolikoen proiektu bakarra; izan ere, zabala da Eusko Jaurlaritzatik izapidetzen ari diren proiektu berriztagarrien zerrenda. Gaur-gaurkoz, bailaran kokatzeko asmoa duten proiektu eoliko handiak lirateke Trekutz (Antzuola), Miritxa (Leintz Gatzaga) eta Statkraftek Eskoriatza eta Aramaio artean jarri gura duen Itsaraz parkea. Parke horrek 52,8 megawatteko gaitasuna izango luke eta 44.000 etxe hornituko lituzke. Datua industriara eramanda, Fagor Taldeak Debagoienean dituen lantegien kontsumo elektrikoa 240 Gwh da urtean; Statkraftek Aramaion eraikitzeko asmoa duen parkeak 150 Gwh inguru ekoitziko lituzke.
Miritxako proiektua, bestalde, Marieta gainean kokatuko litzateke, Arabako Arratzua-Ubarrundia, Burgelu eta Barrundia udalerrien eta Gatzaga udalerriaren artean. 27 megawatteko potentzia izango luketen lau aerosorgailu jartzea da asmoa. Grupo Capital Energy enpresak jarriko luke. Trekutzeko (Antzuola) kasuan, Cilda Energy enpresa da proiektua aurkeztu duena eta 12 megawatteko potentzia gordina duten bi aerosorgailu instalatzeko eskaera egin dute. Urretxu eta Antzuolari eragingo lioke proiektu horrek. Bi udalok proiektuaren kontrako mozioak aurkeztu dituzte eta alegazioak ere aurkeztuko dituztela aurreratu dute, prozesua aurrera baldin badoa.
Energiaren Euskal Erakundeak, aldiz, begi onez ikusten du berriztagarriak jartzera datorren edozein proiektu; betiere, hor sortuko den energia tokiko etxe eta enpresetarako bada. “Ikusiko dugu zein eredu sustatzera datorren; izan daiteke Ekiola bat, izan daiteke Ekian bat –Arabako parke fotovoltaikoen eredua, non Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat enpresak parte hartzen duten–, baina ingurumen baldintzak betez gero ongi etorria izango da eta guk begi onez ikusiko dugu modu horretako edozein proiektu”, azaldu du Ansolak. Eta argi dute, gainera, “proiektu asko eta askotarikoen beharra” egongo dela “trantsizio energetikoa gauzatuko bada; alegia, autokontsumoko proiektuak, komunitate energetikoak eta azpiegitura handiak”.
Badira, bestetik, horrelako proiektuei mesfidantzaz begiratzen dietenak. “As bestas pelikula zoragarrian protagonistak bere lagun artzainari esaten dio: ‘Hain onak badira, zergatik ez dituzte Norvegian ipintzen?’. Statkraft enpresa energetiko publikoa da, Frantziako EDF den moduan, eta hori, hasiera batean, korporazio guztiz pribatuen ondoan, hobea da, zalantzarik ez, baina ez da nahikoa”, dio Iñaki Barcenak. Arabako Mendiak Aske plataformakoek ere ohartarazi dute prozesua ez dela demokratikoa izan, herritarrek ez dutelako negoziazioetan parte hartzeko aukerarik izan.
2003an Bizkaiko Oiz mendian jarritako lehen parke eolikoa. 10km/h abiadura gainditzen duten haize-boladekin ibiltzen da, eta 95 km/h-rainoko energia ekoizteko diseinatuak daude.
Parte-hartzea
Izan ere, gaiak eztabaida piztu du eta aerosorgailuak jarri gura dituzten herrietan proiektuen kontrako ahotsak berehala azaldu dira. Horren harira, ezinbestekoa da eztabaida piztea, Fagor Taldeko Aritz Otxandianoren ustez: “Argi dago ahalik eta kontsentsu zabalenak bilatu beharko direla”, dio. “Gure mendietan eolikoak jartzeak gaitzespena sortzen du herritar askorengan. Eta horri lotuta ikuspuntu desberdinak egon daitezke: baina beharrezkoa da gure kontsumoaren gaineko ardura hartzen hastea, komunitate bezala eta modu demokratikoan. Egin dezagun eztabaida hori. Zelakoa gura dugu izatea Debagoiena etorkizunean? Eztabaida horretan erabakitzen bada eolikorik jarri nahi ez dugulako eskualde industriala izateari uzteko prest gaudela eta hori asumitzeko moduan bagaude, ba, aurrera, baina, ongizate maila onargarri bat mantendu gura badugu, industria beharrezkoa izango da eta industria horrek behar batzuk izango ditu. Gaiak garrantzi handia du eta horregatik gauzatu beharko genuke eztabaida, komunitate bezala eta modu demokratikoan”.
Hala ere, eztabaida pizteak berak ere baditu landu beharreko ertzak. Izan ere, non egon beharko? Aramaion edo eskala handiagoan? Statkraftek ipintzeko asmoa duen azpiegitura ez dator Aramaioren beharrei bakarrik erantzutera. “Proiektuak eskualde eskala bat du eta eskualdeko behar energetikoei erantzungo lieke”, dio Fagor Taldeko Aritz Otxandianok. “Eta, horren aurrean, aramaioarrek esan dezakete: ‘Ba, jar ditzatela beste toki batean’. Baina aramaioarren zati handi batek non egiten du lan? Ba, industrian eta Debagoienean; ondorioz, eztabaidak Aramaiotik haratagoko irismena dauka”.
Bestetik, badira krisi energetiko honetan “negozio ederra egiteko aukera” baliatuko duten korporazio multinazionalen begirada salatzen dutenak. “Debagoiena oso bailara industriala eta energia kontsumitzaile handia da eta energia berriztagarrietarako trantsizioan ekarpen sendoa egin beharko luke”, azaldu du EHUko ikerlari Iñaki Barcenak. “Baina noren aginduz? Noren interesean? Noren alde eta noren kontra? Galdera horiek erantzun demokratikoa beharko lukete eta ez du ematen bide garden eta demokratikotik ari direnik erabakiak hartzen”, dio. “Gainera, duela gutxira arte klima aldaketa eta krisi energetikoa ukatu duten korporazio multinazionalek negozio ederra egiteko aukera ikusi dute, Europatik etortzen ari diren Next Generation Funtsekin bereziki”, gehitu du.
Barcenak defendatzen du parte-hartzea eta demokrazia ezinbesteko adierazle direla eta ez dagokiela “ez agintari politikoei, ez erlijiosoei edo ekonomikoei, ez eta zientzialari, Nobel saridunei edo bestelako jakintsuei gure bizitzan garrantzitsu diren gaien gaineko erabakiak hartzea, jendartearen gainetik eta kontsultatu gabe”.
Hain justu ere, EHUko Ekopol ikertaldeak, energia berriztagarrien garapenerako egoera gatazkatsua ikusirik, mahai-inguru sorta antolatu du, instituzioek, alderdi politikoek, enpresek, zientzialariek, eragile sozialek eta ekologistek euren ekarpenak egin ditzaten, “Euskal Herriko trantsizio energetikoa modu justu, sustengarri eta demokratikoan egiten laguntzeko”. Alegia, 200 metroko aerosorgailu bat jarri behar den edo ez herritarren esku egoteari ematen dio garrantzia.
Berriztagarriak, murrizketarekin batera
Berriztagarrien nolakotasunaren erdigunean da murrizketaren gaia ere. Badakigu gure kontsumo eredua aldatu egin beharko dugula, baina nola? “Hor ez dago zalantzarik”, dio Fagor Taldeko Aritz Otxandianok. “Europako eta Espainiako helburuetan murrizketa dago. Kontua da zenbatekoa izan behar duen. Desberdina da %20koa, %40koa edo %70ekoa izan. %70eko murrizketa batek eramango gintuzke gizarte industriaurreko batera; alegia, industrializazioak ekarri dituen onura guztiei uko egitera”. Eta hor dago kontraesana, erantsi du:
“Energia berriztagarrien despliegearen kontra daudenek ez dute horrek ekar ditzakeen ondorioez hausnartu”.
Bestalde, lehen aipatu bezala, Europak 2030erako jarritako helburuen arabera, azken kontsumoan %36ko murrizketa gertatuko bada, bide luzea dugu aurretik. Debagoiena 2030 ekimeneko Aritz Ameztegik argi du: “Lehenbizi, ezinbestekoa izango da energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea, eta hemen egiteko asko daukagu, baina ez eremu horretan bakarrik; gizarte osoan daude energia murrizteko aukerak”. Bestalde, dio ezinbestez ugaritu beharko direla eskualdeko energia berriztagarrien instalazioak. “Gaur egun, fotovoltaikoen presentzia testimoniala da, baita biomasarena ere. Geotermia proiektuak ia esperimentalak izan dira, auzo-berokuntza sistemak oso urriak. Eolikoarekin zer egin nahi den ere erabaki beharko da, lehenbailehen. Hobetzeko aukera asko daude; eredu energetiko berriek gaur egungo sistemen aldaketa sakona eskatuko dute”.
Debagoiena, lanean
Bidearen hasieran egonagatik ere, Debagoiena ari da urratsak egiten. Besteak beste, 2019an sortu zen Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sarea da horren erakusle. Eragile publikoen, pribatuen eta kooperatiben elkarlanetik sortu zen, gaur egungo erronka konplexuei erantzunak emateko. Agirre Lehendakaria Center da sareko kideetako bat eta Fagor Taldea, berriz, ekimenaren bultzatzaile nagusia.
Bada, azken hilabeteotan Debagoiena 2030 ekimenak trantsizio energetikoarekin lotutako hainbat eta hainbat proiektu jarri ditu martxan, Eraginez Piztu estrategiaren baitan. Horietako bat da Ikastetxe- Klik, eskualdeko hamabi hezkuntza zentrotan kontsumoa murriztu eta gazteak sentsibilizatzea helburu duen proiektua. Beste bat da Debagoiena Eraberritzen izenekoa, etxebizitzen eraberritze energetikoari lotutako proiektua.
Baita Tokiko Energia Berriztagarrien laborategia ere: eskualdean energia berriztagarrien sormenean urratsa egin nahi duten herritarrak eta eragileak biltzen dituen gunea. Gaur egun, eskualdean hiru komunitate energetiko daude sortzear –Ekiola, Berener eta Elgeta– eta autokontsumo partekatuko hiru adibide egongo dira martxan epe motzean –herritarren teilatuetan jarritako fotovoltaikoak–.
Halere, Debagoiena, Euskal Herri osoa bezala, 2030era begira adostu diren helburuetatik urrun dago oraindik. Lehen aipatu bezala, eskualdean kontsumitzen den argindarraren %14 baino ez da lortzen eskualdean sortutako energia berriztagarrien bitartez eta kontuan izan behar da Elgeako parke eolikoa eta Oñatiko Urjauziak zentral hidraulikoa ditugula eskualdean. Azken horrek sei turbina hidroelektrikoren bitartez 13 GWh energia sortzen du urteko; ia Oñatiko kontsumo domestikoaren bestekoa. “Bide luze baten lehen urratsak dira egiten ari garenak”, azaldu du Debagoiena 2030 ekimeneko Aritz Ameztegik: “Aipaturiko energia berriztagarrien instalazio berriak –hiru komunitate energetiko eta autokontsumo partekatuko proiektu guztien artean– %0,2ko igoera bakarrik dira argindar berriztagarriaren ekarpenean”. Tecnaliak egindako Debagoieneko aukera energetikoak azterketaren arabera, sorkuntza elektriko berriztagarriaren %14ko zifra hori %74ra igo beharko litzateke Debagoienean 2030erako.
Adibide batzuk ematearren, eta datuak eremu urbanora eramanda –etxebizitzak eta zerbitzuak–, Arrasaten jarriko den Leintz Bailarako Ekiola parke fotovoltaikoa adinako 50 beharko lirateke Arrasateko eremu urbanoko egungo kontsumo elektrikoa adina sortzeko. Elgetan, bestalde, herriko frontoiko teilatua beteko dute plaka fotovoltaikoz; bada, horrelako 24 beharko lirateke herriko kontsumo elektrikoak behar adina sortzeko.
Berriztagarrietara egin beharreko trantsizioa luzea, gatazkatsua eta konplexua izango da. Asko baitago egiteko eta erabakitzeko oraindik. Teknologiak ere izango du zeresan handia bidean: hidrogeno berdea, aerosorgailuak, itsasoko olatuen energia aprobetxatuz sortuko den energia, energia biltegiratzeko erronka… Teknologia asko garatzeko eta ereduetan ere asko lantzeko.
Trantsizio energetikoa trakzionatzeko erabiliko ditugun baliabide, proiektu eta ereduen egituraketan egongo da gizateriak epe motzean duen erronka nagusienetako bat. Klima larrialdian murgilduta gauden honetan, gure etorkizuneko gizarte ereduan pentsatzen jarri behar dugu. Mundu mailako erronka da, guztion inplikazioa eskatuko duena.
Debagoienean gertatzen ari den eztabaida Euskal Herriko beste eskualde askotan gertatzen ari den bera da, ez die bakarrik eragiten lurralde horietako biztanleei. Gizarte osoari eragiten dion eztabaida da. Eta ez da energiari buruzko eztabaida hutsa. Egia esan, euskal gizartearentzat nahi dugun giza garapenaren ereduari buruzko eztabaida da. Gai honi buruz hartzen ditugun erabakiek zuzeneko eragina izango dute beste eremu askotan (politika industrialak, garraio- sistemak, diru-bilketarako gaitasuna eta gizarte- zerbitzuak). Pentsatzekoa da, halaber, egiten dugun apustu mota koherentea izango dela gizarteak dituen gainerako erronka estrategikoei erantzuteko dugun moduarekin: desberdintasun sozialak, zahartzea, lanaren etorkizuna.
Iraganean gai izan ginen erantzun kolektibo benetan berritzaileak eta eskala luzekoak eraikitzeko gai konplexu hauetan: ekoizpen-sarearen berrindustrializazioa, erakunde-arkitektura berri baten eraikitzean edo euskararen biziberritzean. Zergatik ez da posible bidezko energia-trantsizioa ahalbidetuko duen gizarte-mugimendu handi bat planteatzea? Gure anbizio-mailak jaitsi ditugu? Zenbait ahotsek uste dute erronka horri eman beharreko erantzuna Ikastolen mugimenduaren antzekoa izan beharko litzatekeela, erantzun instituzional klasiko, zentralizatu eta hierarkikoaren antzekoa baino.
Oro har, inork ez du zalantzan jartzen giza garapen iraunkorraren printzipioen arabera jarduteko beharra. Esparru teoriko hori gai zehatz eta gatazkatsuetan, hala nola, beharrezko energia-trantsizioan, interpretatzeko moduak zehaztuko du haiekin dugun benetako konpromisoa. Euskal giza garapen ereduaren bilakaera zehaztuko duten erabakiak hartzen ari gara gaur.
K Aldizkaria jaso nahi duzu? Esteka honetan aurkituko duzun formularioa bete besterik ez duzu egin behar.
Ver más