Categoría Ezagutza

Berrikuntza eraldatzailea Medellinen
IMG_9828

Berrikuntza eraldatzailea Medellinen

Agirre Lehendakaria Centerreko lantaldea Santiago J. Echevarria Kolonbiako Antioquiako Zientzia eta Teknologia Zentroko (CTA) ordezkariarekin bildu da aste honetan. Distantziak distantzia, bi testuinguruek erronka bera dute: unibertsitateak, enpresak, gizarte zibila eta administrazio publikoa denbora errealean konektatuko dituzten berrikuntza inklusiboko estrategiak garatzea.

 

Topaketak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza politiken inguruko truke saio bat izan zuen helburu, elkarrengandik ikasteko espazio bat sortzera bideratua. Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzak ALCren bitartez (Cristina Uriarteren zuzendaritzapean) bultzatutako "ZTI politiken gizarte-eragina Euskadin (1980-2030)" ikerketaren parte da. Proiektu honek euskal I+G+b-aren ia 50 urteko ibilbidea aztertzen du elkarlanean, etorkizuneko estrategia eta nazioarteko kokapena indartuko duten ikaskuntzak erauzteko.

Euskadi eta Medellin konektatzen

Goizean zehar, Euskadiko ikerketaren lehen emaitzak Medellin eta Antioquiako esperientziarekin kontrastatu ziren. Elkarrizketaren ardatza berrikuntza eraldatzaileko ereduak nola bultzatu izan zen, desberdintasun sozial eta ekonomikoari aurre egiteko beharra kontuan hartzen ez duten berrikuntza eredu tradizionalagoen aldean. Modu berezian, topaketak bideak arakatzeko balio izan zuen, Medellin hiriak Kolonbia mailan Berrikuntza Distritu Berezi izendatua izana nola aprobetxa dezakeen aztertzeko.

Aztertzeko eta bistaratzeko tresna digitalak

Saioaren bigarren zatiak K tool tresna digitalaren erabileran jarri zuen fokua, ALCk dokumentazioa biltzeko, eragileak mapatzeko eta prozesu konplexuen narrazioak bistaratzeko garatutako tresna, hain zuzen ere. CTAren aldetik, oso modu positiboan baloratu zuten tresnak ezagutzaren kudeaketarako eta erakunde-esperientziaren (expertise) ondorengotzarako duen potentziala, eta garapen-lerro berriak iradoki ziren.

Read more
Lakua-Arriagak, Getxok eta Galdakaok beren esperientziak lotu dituzte zaintza komunitarioa indartzeko
Diseño sin título (10)

Lakua-Arriagak, Getxok eta Galdakaok beren esperientziak lotu dituzte zaintza komunitarioa indartzeko

Joan den maiatzaren 14an, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan, esperientziak elkartrukatu eta gizarte-berrikuntzako tresnak ebaluatzeko lantegi bat egin zen, jada finkatuta dauden Getxo Zurekin eta Galdakao Zeugaz proiektuekin batera.

Eguneroko erronkei aurre egiteko sare aktiboa

Topaketak agerian utzi zuen Lakua-Arriagak oso lotura estua eta lankidetzan arituko den komunitate-sarea duela, eta hori aukera bikaina da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen baliabideen erabilera, bizilagunek osasun-langileengan duten konfiantza eta kale-hezitzaileen malgutasuna ekosistemaren funtsezko indarguneak dira.

Hala ere, mapatze-ariketari esker, hainbat erronka zehatz egituratu ahal izan ziren:

-Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna: Ikusgaitasun handiagoa eta komunikazio-tresna gehiago behar dira, prebentzioa sustatzeko eta sistemaren kanpo geratzen diren profiletara iristeko.

-Hezitzaileak eta kolektiboak: Erronka parte-hartzea bultzatzea da, adinekoen ahotsari balioa ematea eta kultur aniztasuna ulertzea; hori guztia, auzoa kohesionatzen lagunduko duen komunikazio eraginkor baten bidez.

Komunitatearen entzutea antolatzea eta egituratzea

Agenteak bat etorri ziren esatean, egunerokoan informazio asko darabilten arren, ordenatzeko modurik ez dutenez, zaila egiten zaiela detektatzea nor ari den egiten erakunde horien ahaleginak zer eta nola konekta daitezkeen.

 

"Hori guztia entzunda egin badugu, pentsa partiturarekin" esan zuen parte-hartzaile batek. Ildo horretan, ALCren ikuspegia eta K-tool plataforma digitala funtsezko tresnatzat hartu ziren prozesua egituratzeko eta auzoak behar duen jauzi kualitatiboa emateko, abian jartzeko behar den ahalegina onartuta.

Read more
“Prompt”aren artea
IMG_9824

"Prompt" aren artea

Beth Fisher-Yoshida Columbia University-ko AC4-ko zuzendarikideak narrazio-tresna aurreratuak partekatu ditu, ALC-k bultzatzen dituen entzute prozesuen digitalizazioa hobetzeko. Informazioa analizatzeko formulatzen ditugun irizpideek (prompt-ek) gizarte-erronka konplexuei aurre egiteko adimen artifizialaren kalitatea eta eragina zehaztuko dute.

Esanahia elkarrekin sortzen dugu

CMM (Coordinated Management of Meaning) ikuspegiak ulertzen du komunikazioa ez dela inoiz neutrala eta esanahia elkarrekintzaren eta testuinguruaren bidez elkarlanean sortzen dela: "gela batera sartzen zaren unean, egoera aldatzen duzu jada". Perspektiba horretatik, modeloaren hiru dimentsioak analizatu ziren: Koherentzia (esanahia nola antolatzen dugun), Koordinazioa (desberdintasunak gora-behera nola jarduten dugun elkarrekin) eta Misterioa (sistema konplexuak erabat kontrolatu ezin direla onartzea).

 

Fisher-Yoshida-k gizarte-transformaziorako funtsezkoa den maxima bat gogorarazi zuen: "datuek ez dituzte gure gogoak aldatzen". Narrazioak eta harremanak dira aldaketa sakonak aktibatzen dituztenak. ALCko lantaldeak narrazio-konplexutasunean sakondu ahal izan zuen LUUUUTT Modeloaren bidez. Teknika honek narrazio publiko eta partekatuak (told and lived) bereiztea ahalbidetzen du, partekatzen ez direnen (unheard, untold), ezagutzen ez direnen (unknown) eta baimenduta ez daudenen (untellable) aurrean.

Aplikazio praktikoa K-toolean

Tailerrak tresna horiek (Serpentine eta Daisy bezalako beste modelo batzuekin batera) ALCren egungo lanarekin konektatzea ahalbidetu zuen, analisi narratiboa K-toolaren barruan automatizatzeko aplikazioak identifikatuz.

Honek hobekuntza zehatzak ekarriko ditu entzute-prozesuetarako, galdera eta prompt gogoetatsuagoak diseinatuz, hizkuntza aztertzeko ereduak trebatu eta erantzun-agertoki desberdinen simulazioak egin ahal izateko.

Informazio osagarria

Read more
EmPACT i3 Workshop-a: EMPlegarritasuna inpAKTuarekin
Cartel-Workshop-13-de-febrero-2026b

EmPACT i3 Workshop-a: EMPlegarritasuna inpAKTuarekin

Otsailaren 13an, Irunen, ALCk EmPACT i3 workshopean parte hartu zuen, mugaz gaindiko unibertsitate arteko proiektu honen enplegagarritasun-ibilbidearen 2025-2026 ikasturteko bigarren tailerraren barruan.

"EMPlegarritasuna inpAKTuarekin" EmPACT i3 programaren proiektu bat da, profil desberdinetako ikasleak, irakasleak eta eragile publiko eta pribatuak biltzen dituena etorkizuneko profesionaletan ezagutzak eta gaitasunak garatzeko, Akitania Berria – Euskadi mugaz gaindiko lurraldearen trantsizio-erronketan benetako eragina izan dezaten.

 

POCTEFA 2021 – 2027 Programak batera finantzatutako ekimen honek unibertsitatea lurraldera hurbiltzea du helburu, eskualdeko erronka sozial, ekologiko eta ekonomikoetan oinarritutako proiektu praktiko eta kolaboratiboen bidez. 

 

Euskampus Fundazioak zuzentzen du proiektua, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Bordeleko Unibertsitatearekin batera, Euskampus-Bordeaux mugaz gaindiko campusean.

 

Workshopean, ikasleek, irakasleek eta mugaren bi aldeetako erakundeek osatutako taldeek aurrerapenak partekatu zituzten, ideiak trukatu zituzten eta elkarrekin lan egin zuten lurraldearen benetako erronkei buruz. Jardunaldiak ikaskuntza praktikoa, diziplina anitzeko lankidetza eta eragin ukigarria duten konponbideen garapena uztartu zituen.

Read more
Democracy Lab Bilbao: Haurren eta gazteen parte-hartze demokratikoa
democracilab

Democracy Lab Bilbao: Haurren eta gazteen parte-hartze demokratikoa

2026ko otsailaren 10etik 12ra, Bilbon izan da Democracy Lab, herritarrek parte hartzeko modu berriak eta elkarlaneko gobernantza esperimentatzeko gunea, haurrak eta gazteak erdigunean jarriz.

Ekitaldia Bilbo Hiriak eta Arantzazulabek antolatu dute, euskal ekosistema zabal batekin batera.

 

Hiru egunez, hainbat eragile elkarrekin lan egingo dute parte-hartzaile diren hiriek aurkeztutako, erronka errealetan taldeetan antolatuta. Esperientzia handiko bideratzaileen laguntzarekin —horien artean ALC-ko Julia Martínez— eta Nets4Dem network, Arantzazulab eta beste tokiko eragile batzuen mentoreen laguntzaz, esku-hartze demokratiko zehatzak diseinatuko dituzte, administrazioetan ezartzeko prest. Gainera, ikasketa-bisitetan parte hartuko dute, Bilbo eta Euskal Herriko praktika berritzaileak ezagutuz eta esperientzien eta ikuspegien trukea sustatuz.

Democracy Lab ikasteko, esperimentatzeko eta elkarrekin sortzeko aukera bat da, demokrazia parte-hartzaileagoa eta inklusiboagoa izan dadin belaunaldi berrientzat.

Read more
Europako Gizarte Funtsaren Suediako Kontseiluak ALC bisitatu du
IMG_9029

Europako Gizarte Funtsaren Suediako Kontseiluak ALC bisitatu du

Urtarrilaren 20an, Europako Gizarte Funtsaren Suediako Kontseiluak (Swedish ESF Council) ALC bisitatu zuen, gizarte-berrikuntzan egindako lana gertutik ezagutzeko. Suediako Lan Ministerioaren menpe dagoen EGFak Europako funtsak kudeatzen ditu herrialdean, eta enplegua, gaitasunen garapena eta gizarteratzea bultzatzen duten proiektuak sustatzen ditu.

 

Bisitan, ordezkaritzak esperientziak eta jardunbide egokiak trukatu zituen tokiko, eskualdeko eta nazioko gizarte-berrikuntzari laguntzeko moduari buruz, bai eta esparru horretan nazioz gaindiko lankidetzak duen zereginari buruz ere. Honako gai hauek landu ziren:

 

  • ALCren lana eta funtzioak.
  • Eskualdeko gizarte-berrikuntzako ekosistemak nola funtzionatzen duen.
  • Estrategiak eta laguntzak tokiko eta eskualdeko politiketatik.
  • Proiektu eta politiketan ikuspegi sistematikoak erakusten dituzten arrakasta-kasuak.
  • Zentroak gizarte-berrikuntzako laguntza nazionaleko egiturarekin duen funtzioa.

 

Gainera, ordezkaritza Euskadi Eskualdeko (Europako Gaietarako Bulegoa) ordezkariekin bildu da, EaSIk finantzatutako proiektuak ezagutzeko. Bisitaldiari esker, Europako lankidetza eta ideien trukea indartu dira, erronka sozialei irtenbide berritzaileak emateko.

Read more
Jasanezina jasanez: Euskal moda sustraitik
img401

Jasanezina jasanez: Euskal moda sustraitik

Rocío Sánchezen artikulua, K aldizkariaren 1. zenbakian argitaratua
Irudiak: Vicente Paredes

Gaur egun, modaren industria jasanezina dena jasangarri bihurtzeko erronka handiaren aurrean dago: planetan duen eragin negatiboa murriztuko duten formulak aztertzea, gero eta prozesu, teknologia eta material berritzaileagoak eta jasangarriagoak txertatuz, ingurumenarekin bat datozen eta produktuen bizi-zikloa luzatzeko gai izango diren hornidura-kateak sortzeko helburuarekin, diseinutik, ekoizpenetik eta kontsumotik, fabrikaziotik, hondakinen kudeaketatik eta bigarren mailako lehengaietatik.

Azken hamarkadetan, jantzien ekoizpenaren eta kontsu - moaren hazkunde azkarrak ingurumen-kostu handia izan du ehun-hondakinetan. Oro har, 80 mila milioi jantzi berri kontsumitzen ditugu urtero.

 

Modaren munduko industriak eragin handia du ingurumenean: Munduko ehungintza-ekoizpenaren %60 produktu petrokimikoetatik eratorritako zuntz sintetikoeta - tik dator, eta berotegi efektuko gas kutsagarriak askatzen dituzten erregai fosilez elikatzen da batez ere, lehengaiak erauztetik hasi eta jantziak ekoiztu, banatu, erabili eta eza - batzeraino.

 

Moda-kontsumitzaileek, gero eta gehiago jabetzen baitira arazo horretaz, kalitate handiko ehun-produktu iraunkorrak eskatzen dituzte, lehengai berriztagarrietatik da - tozenak, ingurumena errespetatuz diseinatuak eta ekoitziak.

 

Bestalde, Europako Itun Berdeak bete-betean hartzen du konpromisoa ehungintzaren sektoreko ekonomia zirkularrarekin, epe luzerako helburuak dituzten lege-propo - samenen bidez, hondakinen isurketa murrizteko eta honda - kinen birziklapena eta berrerabilera areagotzeko.

 

Modaren industria jasanezina jasangarri bihurtzeko erronka handiaren aurrean dago gaur egun. Biodibertsitatea gero eta gehiago galtzen ari dela eta baliabide naturalak agortzen ari direla ikusita, planetan duten eragin negatiboa murrizteko formulak aztertzen ditu, gero eta prozesu, teknologia eta material berritzaileagoak eta iraunkorragoak txertatuz, ingurumenarekin bat datozen eta produktuen bizi-zikloa luzatzeko gai diren hornidura-kateak sortzeko helburuarekin, diseinutik, ekoizpenetik eta kontsumotik, fabrikaziotik, hondakinen kudeaketatik eta bigarren mailako lehengaietatik.

 

Ildo horretan, elikagaien industriako azpiproduktuak optimizatzea konponbide eraginkorra da modaren industriari lotutako lehengaien biodibertsitatea zaintzeko eta zabaltzeko, eta, aldi berean, ekonomia jasangarri berri bat garatzeko.

Iraunkortasunaren gai nagusiari dagokionez, bi sektoreak tradizioz bananduta egon arren, modak eta elikadurak arazo komunen adibide asko dituzte: Giza kontsumorako elikagai guztien herena, gutxi gorabehera, alferrik galtzen da. Aldi berean, modak kontsumo aurreko hondakin ugari sortzen ditu, inoiz saltzen ez den gehiegizko inbentarioaren ondorioz (60.000 milioi m2 inguru).

Euskal moda-enpresak ez dira joera horretatik kanpo geratzen, eta aspalditik ari dira gastronomiaren mundua modako berrikuntzarekin lotzen duten proiektuak garatzen, betiere konponbideak batera bilatzeko hiru premia espezifiko kontuan hartuta. Alde batetik, behar teknologikoa: elikagaien industriatik datozen hondakinen lehengaia ezagututa, prozesu berriak definitu behar dira, lehengaia manipulatzetik biomolekulak ateratzeraino. Sortzen diren ehunek lehiakorrak izan behar dute egungo ehunekin eta prozesuekin. Beste aldetik, merkatuaren beharra: prozesu berriak ekonomikoki bideragarria izan behar du, bai elikagaien sektorearentzat, bai ehungintzako fabrikatzaileentzat, eta lehiakortasun-diferentziala ekarri behar dio modaren sektoreari. Eta azkenik, ingurumen-premia: prozesu berriak egungo prozesuek baino ingurumen-inpaktu txikiagoa izan behar du.

 

Elikagaien industriako hondakinak tokiko mailan balorizatzeak eta birziklatzeak hondakinen egungo kopurua murrizten lagun dezake, bioehungintza berritzaile bihurtzen baitira. Material bioadimendunak merkatunitxo berri bat dira, ezaugarri transpiragarriak, antiolorea, tenperatura kontrolatzekoak eta bakterioen aurkakoak eskaintzen baitituzte, eta, gainera, garbiketaren maiztasuna murrizten dute eta, ondorioz, planeta kutsatzen laguntzen duten mikrofiburuak askatzea eragozten dute.

 

Ekoizpen-ereduen aldaketa horrek, tokiko fabrikazioaren eskaerari eta eskuragarri dauden tokiko ma - terialen erabilerari jarraiki, ekoizpen-zikloak hobeto kontrolatzen laguntzen du, garraio-kostuak murrizten ditu eta enplegu-aukera berriak sortzen ditu, eta EBren Itun Berdeko helburu sozioekonomikoak nahiz Nazio Batuek 2030eko agendan ezarritako garapen jasangarriko helburuak eta xedeak betetzen laguntzen du, posible egiten baitu ingurumena lehengoratzea, biodibertsitatea sustatzea eta tokiko enpleguak sortzea, hornikuntza-katea laburtzean.

 

Euskadiko material plastikoen eta beste kutsatzaile batzuen aurrean elikagaien industriako hondakin baten errebalorizazioaren adibide paradigmatiko bat ardi latxaren artilea da.

Euskadin milioi bat ardi latxa inguru daude, gure lurren sinboloa. Esnea Idiazabal JDBa egiteko erabiltzen da, eta haragi ona ere ekoizten du, urte osoan bazkatzen baitu. Hala ere, bere artilea, luzea, nahikoa eta koipetsua (hortik datorkio euskarazko izena, “latxa”), ia ez du erabilgarritasun komertzialik, berarekin ehunak egitea nahiko zaila baita, eta horrek ingurumen arazo bihurtzen du abeltzaintzako ustiategientzat, hondakin gisa tratatu behar baitute. Beraz, zer egin Euskadin urtean biltzen diren bi milioi eta erdi kilo artilearekin?

 

Zentro teknologikoak zein enpresak lanean hasi dira arazo honi irtenbide lokala eta iraunkorra eskaintzeko.

 

NEIKERek, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak, hainbat proiektu garatu ditu arazo horren inguruan, besteak beste, “Latxari”. Proiektu horrek eremu eta merkatu desberdinetara erraz molda daitekeen irazki-ehuna sortzea lortu du, latxa ardiaren artilea proportzio desberdinetan, material birziklatua eta beste zuntz natural batzuk konbinatuz.

 

María Clé Leal diseinatzaileak, ADR Urkome Urola Kostako landa-garapenerako elkarteak eta Latxaesnea kooperatibak ere parte hartu dute proiektuan, eta ingurumena errespetatzen duten eta kontzeptuagatik eta diseinuagatik euskal kulturarekin eta nortasunarekin estuki lotuta dauden harpeen bilduma bat osatu zen. Agerian utzi zen Euskadik apustu sendoa egin zuela material horren ba - lioa handitzeko, Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren estrategiei jarraiki, jasangarriak eta tokikoak diren ekimenen bidez.

 

Bestalde, Ternua modako euskal enpresak, bere arloan berrikuntzaren erreferente denak, Artileshell garatu zuen 2009an, bere “Proiektu Berezietako” lehena, latxa ardia hotzetik, hezetasunetik eta haizetik babesten duen artile horren ezaugarri bereziei etekina ateratzeko asmoz.

 

Propietate horiek zituen hondakin lokal bat birziklatzeko aukera erronka handia zen Ternuarentzat. Muturbeltz elkartearekin eta Ipar Euskal Herriko artilea fabrikatzen duen Illetegia enpresarekin lankidetzan, artile horrekin naparazko ehun bat garatzea posible zela frogatu zuten, lehe - nik eskala txikian, eta, ondoren, teknologia egokia garatuz, tamaina industrialeko makineriarekin.

 

Emaitza oso napa arina da, propietate isolatzaile sinestezinak dituena, bakterioen aurkakoak, termorregulatzaileak, suaren aurkakoak, bustita ondo funtzionatzen duena... eta Ternuako Artileshell jantzietan aurki dezakezuna. Zero kilometro isolatzaile bat, tradizionalki alferrik galdu den baliabide batetik abiatuta egina.

 

Ekimen horiek mugarri dira ardi latxaren artilea metatzeko eta kudeatzeko urteko arazoa konpontzeko negozio-bide berriak irekitzeko orduan, baina arazo horri buruzko lan-ildo zabalago baten barruan kokatzen da, oraindik ere artile tonak baitaude ekonomia berdean, gizarte-kohesioan eta natura-ingurunearen babesean oinarritutako beste proiektu batzuetatik ateratzeko.

 

Gero eta kontzientziazio handiagoa dago herritarren eta enpresen artean klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta, zorionez, gero eta ekimen gehiago sortzen dira filosofia horrekin bat datozenak, ekonomia zirkularra estrategiaren erdigunean duten ekoizpen- eta sormen-prozesuen aldeko apustua eginez.

 

Ternuaren “Proiektu Berezien” zerrenda, elikagaien industriari lotutako tokiko baliabideen aprobetxamenduari buruzkoa, gero modaren industriarako lehengai gisa errebaloriza daitekeena, hazten jarraitzen du. Adibibide bi dakargu: Nutcycle eta Redcycle. Nutcycle Ternuaren ekimena da. Ternuak, hainbat hainbat toki-erakunderekin lankidetzan, Euskadiko sagardotegietako intxaur oskolen 55.000 kilo biltzen ditu urtero. Baliabide ugaria eta hurbilekoa da, sintetikoen propietate berberak dituzten baina are gutxiago kutsatzen duten tindu organiko bihurtzeko; izan ere, ehungintzako industriarako tinduak eta akaberako produktuak ekoizteak edateko uraren kutsaduraren %20 eragiten du. Proiektu horretatik sortu zen geroago Colorcycle, non erromero, erremolatxa, palmondo amerikar, oliba eta gaztaina oskolen hondakinekin tindaketak esperimentatu eta garatzen diren. Bigarrena Redcycle da. Oso ezauna ez den ingurumen-arazo bati irtenbidea ematen dio: hondatutako arrantza-sareak bertan behera uztea, bai lehorrean, bai itsasoan, itsas hondoak kutsatuz, azken finean, arrantza-industriaren mende dauden ekosistema berberak baitira. Ternuak konpromisoa hartu du Bermeo, Getaria eta Hondarribiko ko - fradien sareak jasotzeko, eta, ondoren, Aquafil enpresarekin lankidetzan, nylonezko sare horiek hilatura bihurtzeko, birziklatutako, birziklagarritako eta planeta errespetatzen duten jantzi berriak egiteko. Redcycle proiektu berezia izateaz gain, etorkizuneko belaunaldiei ziklo ekonomiko orok zirkularra izan behar duela pentsatzeko saiakera ere bada.

Gehiegizko ekoizpenaren, hondakinen eta stock-aren problematikan arreta jarrita, ezin dugu aipatu gabe utzi Comme des Machines, 2016tik industria sortzaileetara zuzendutako fabrikazio digitalean diharduen enpresa bizkaitarra. Manufaktura pertsonalizatua, malgua, tokikoa eta iraunkorra eskaintzen dute, ekoizpen txiki, ertain eta handien hornitzaile gisa lan eginez, Nina Ricci, Burberry’s edo Nike bezalako enpresentzat, mota honetako munduko enpresa bakanetakoa. Bere mugarrien artean: mass market-era zuzendutako 3Dn inprimatutako lehen bilduma jasangarriaren arduradunak izatea, Mango enpresarentzat.

 

Fabrikazio digitalak XXI. mendeko premien araberako bidea ahalbidetzen du: malgutasuna, pertsonalizazioa, iraunkortasuna, arintasuna... 3D inprimaketak bi munduetako onena du. Artisau-piezen aldakortasuna, berotasuna eta berezitasun besterenezina ditu, eta industria-fabrikazioaren arintasuna eta errendimendua. Bestalde, artisautza digitalak aukera ematen du ehunak patroiaren itxurarekin fabrikatzeko, hondakinik sortu gabe, ez baitago oihalik moztu beharrik, ezta beharrezko unitateak bakarrik fabrikatu ere, eta horrek baliabideak optimizatzea dakar.

 

Materialei dagokienez, biopolimero biodegradagarri eta konpostagarria da gehien erabiltzen denetako bat. Ikerketak aurrera egin ahala, harizpi mota horien gama handitu egiten da: ostra- edo muskuilu-oskolez, gariz, kanabera-azukrez, kafez, patataz egindako biokonposatuak; baita zurak, zementuak, buztinak ere, guztiak hondakinez sortuak.

 

CDMk ehunak ikertzeko proiektu propioa du. NORA proiektua da, 3Dn inprimatutako ehunak ikertu eta garatzearen aldeko apustua, harizpi malguen erabilerari esker aurrerapauso handiak ematen jarraitzen duena. Hariak balira bezala, posible da haria erauztea eta ehun tradizionalen bilbea eta testura zintzotasunez imitatzea, baita kolore desberdinetako harizpiak erabiliz estanpatuak sortzea edo larrua bezalako materialak imitatzea ere animalia-jatorriko material horren alternatiba iraunkorrak eta beganoak sortzeko. Etorkizun itxaropentsu horren aurrean, eta etorkizunari begira, BIAAF aipatuko dugu azkenik, haren egitekoa baita etorkizuneko sortzaile, diseinatzaile eta enpresarien belaunaldiek Euskaditik etorkizun abangoardista eta berritzailea gidatzeko gai izan daitezen lortzea. 92 herrialdetako 800 diseinu-eskolarekin lotuta, kultur- eta sormen-industriekin etengabeko elkarrizketan jarraitzen du, beste sektore batzuekin lankidetzan aritzeko espazio berriak sortzeko, Euskadin diseinatzen eta ekoizten den modarekin lotuta gizartean eragin positiboa izango duten proiektuen garapena bultzatzeko.

 

BIAAFek Europako ikerketa-proiektuetan parte hartzen du, hala nola Fashion and Food, Synergies for Sustainability, material jasangarriak, negozio-eredu berritzaileak, joeren abangoardiako prestakuntza-ereduak eta gure gazteen garapen profesionala erraztuko duten jardunbide egokien hedapena garatzera bideratua, betiere Euskadiko nahiz nazioarteko erakunde eta zentro teknologikoekin lankidetzan

Read more
Inklusioaren aldeko Berrikuntzako Esperientzia eta Joerei buruzko Europako XIII. Foroan parte hartu dugu
Captura de pantalla 2025-11-27 110353

Inklusioaren aldeko Berrikuntzako Esperientzia eta Joerei buruzko Europako XIII. Foroan parte hartu dugu

Azaroaren 26an, asteazkena, ALCk Inklusioaren aldeko Berrikuntzako Esperientzia eta Joerei buruzko Europako XIII. Foroan parte hartu zuen. Foro hori Inklusioaren aldeko Berrikuntzaren Europako Sareak antolatu zuen, eta Acción Contra el Hambre-k gidatu zuen Madrilen.

Gorka Espiauk "Helburua aldaketa sistemikoan" saioan parte hartu zuen, partekatuz nola ALCk berrikuntza sozial irekian eta eraldaketa komunitarioan lan egiten duen, eta nola herritarren, erakundeen eta beste eragile batzuen arteko lankidetzak konponbide inklusiboagoak eta iraunkorragoak sor ditzakeen.

 

Edizio honetan, ebidentzia erabaki politikoak hartzearekin nola konektatu erakutsi zuen foroak, teoria eta esperientzia zehatzak konbinatuz. Erakunde publikoek, enpresek eta gizarte-erakundeek elkarrekin egindako lanari esker, aldaketa sistemikoak bultzatzen, komunitateak eraldatzen eta enplegua eta ekintzailetza inklusiboa sustatzen ari diren ekimenak nabarmendu ziren.

 

Ekitaldia YouTube eta LinkedIn bidez eman zen zuzenean, eta Europa osoan politika inklusiboagoak eta erresilienteagoak inspiratzeko funtsezko gune gisa finkatu zen.

Read more
ALCk K-Tool aurkeztu du II.Congrés de Ciència Ciutadana de Catalunya-n
beth 2

ALCk K-Tool aurkeztu du II.Congrés de Ciència Ciutadana de Catalunya-n

ALC-k K-Tool aurkeztu zuen, bere tresna digitala, prozesu sistemiko eta elkarlanerako berrikuntza sustatzeko, II. Congrés de Ciència Ciutadana de Catalunya-n, azaroaren 18an, Bartzelonako Parc de Recerca Biomèdica (PRBB)-n ospatua.

37. Mikro-hitzaldian, “K-Tool (Tresna digitala). Ikuspuntu sistemikotik partekatutako berrikuntzara, erronka konplexuak lantzeko” izenburupean, Beth Espinalt (DOER) eta Raimon Mirada (Bestiario) erakutsi zuten nola K-Tool plataformak errealitate sozial konplexuak behatzeko, narrazioak eta eraldaketa-aukerak identifikatzeko eta ezagutza modu partekatuan kudeatzeko aukera eskaintzen duen.

 

K-Tool ALCren esperientzia islatzen du, gizarte-berrikuntza irekiko eta komunitate-transformazioko prozesuetan, datu kualitatiboak, ikuspegi anitzak eta ikusgarritasun aurreratuak integratuz erabakiak hartzeko eta soluzioak sortzeko prozesuan laguntzeko.

 

2025eko Ciència Ciutadana Kongresuak ondorio argia utzi zuen: herrialdea paradigma-aldaketa baten erdian dago. Ikerketa ez da laborategietatik bakarrik kontzeptualizatzen, baizik eta erakundeen, herritarren, eskola, enpresa eta administrazioen arteko lankidetzan. Bide hori denbora, egonkortasuna eta ikuspegi estrategikoa eskatzen duen arren, dagoeneko imajinario kolektibo berri bat sortzen ari da, non herritarrak ez duen zientzia bakarrik behatzen, baizik eta aktiboki eraikitzen duen.

Read more
ALC-k K-tool-a aurkeztu du UNDP Knowledge Summit-en Dubain
0C9EFCC9-7563-42A5-BE23-FC5994E3EAD3_1_201_a

ALC-k Ktool-a aurkeztu du UNDP Knowledge Summit-en Dubain

Agirre Lehendakaria Centerrek K-tool tresna aurkeztu zuen UNDP Knowledge Summit-en, azaroaren 19an eta 20an Dubain. Saioa, UNDPk antolatua, arduradun publikoak, garapeneko profesionalak, think tank-ak eta ikerlariak bildu zituen, garapeneko adimena nola erabil daitekeen politikak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko modu eraginkorragoan aztertzeko, gero eta konplexuagoa den mundu batean.

 

Gorka Espiau izan zen mahai-inguruko hizlarietako bat, “Development Intelligence as the ‘Operating System’ for More Effective Policy & Decision Making” izeneko saioan. Berekin batera, mahai-inguruko beste hizlariak izan ziren: Dr. Justin Lane, CulturePulse-eko zuzendari exekutibo eta sortzaileetako bat; Mohammed Salih, UNDP Libia-ko ordezkari laguntzailea; Pedro Conceição, UNDP-ko Giza Garapenari buruzko Txosten Bulegoko zuzendaria; eta Sibel Saylan, UNDP ICPSD-ko lankidetza espezialista. Saioa Jennifer Colvillek zuzendu zuen, UNDP Regional Hub Amman-eko Berrikuntza Taldeko liderra.

 

Bere hitzaldian, Espiauk erakutsi zuen nola K-tool datuak, herritarren ezagutza eta narrazioak integratzen dituen, ikaskuntza etengabea eta erabakiak denbora errealean hartzea ahalbidetzeko. Tresna aplikazio adibide gisa aurkeztu zen development intelligence-eko ikuspegi berrian, aurreikuspen handiagoa duten, elkarren artean sortutako eta konektatutako sistemak sustatuz.

Read more

Ver más

Formulario (Necesito más info aquí, estoy a espera de respuesta)